Zinegoak-en saritutako filmak ikusgai izango dira Bermeon

IRATXE ASTUI BERMEO.

Zinegoak-en estreinatutako eta saritutako film batzuen proiekzio bi ikusgai izango dira hil honetan Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Lehenengo zine-emanoldia 'Rafiki' tituluduna izango da eta hilaren 26an, martitzenean, berau ikusteko aukera egongo da. Keniatik datorren film luzea, ordu eta erdi ingurukoa, Wanuri Kahiu zuzendariaren drama da.

«Afrikako herrialde horretako lesbianen egoera erakusten dau eta Zinegoak-en Euskadin estreinatutako film honek, Zuzendari Onenaren Saria ez eze, Lesbianismoa eta Generoa, eta Aniztasuna eta Giza Eskubideak ataletako sariak be eskuratu dauz», aurreratu dabe. Martxoaren 28an, eguenan, barriz, amaitu barri dan Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren 16. edizioan estreinatutako film labur desbardin ikusi ahal izango dira.

Beste batzuen artean, aurtengo Zinegoak-en saritutako film-labur bi proiektatuko dira, 'Anders' -Publikoaren Film Labur Onenaren Saria- eta 'Oasis' -Publikoaren Film Labur Onenaren Senior Saria-. 'Zinegoak Hedapena' programaren bitartez ekarriko dira pelikulok Bermeoko Nestor Basterrtexea aretora. Hitzordu biak 19.30ean hasiko dira eta sarrera, bestalde, doakoa izango da.

Temas

Bermeo