Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
IRATXE ASTUI
BERMEO.
Miércoles, 22 de noviembre 2017, 23:44
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
DesBer gazte taldeak asmatutako Urdaibaiko turismoa sustatzea helburua daukan ideak irabazi dau 'Googaz Boloak' izeneko lehiaketaren lehenengo saioa. Bizkaiko beste herri batzuetara be zabalduko dan deialdiaren lehenengo hitzorduan, bestalde, Goore Jazz izeneko beste talde bat be izan zan. «Adin eta esperientzi desbardinetako hamar gazte izan ziran eta horreetatik bi eratu ziran», azaldu dau Irati Arrienek, Googaz mugimenduko ordezkariak.
Nagusitu zan taldeak 1.000 euroko txekea eskuratu eban bere idea martxan ipintzeko, «eta hori ospatzeko BBK Live-erako sarrerak izango dabez», ganeratu eban Arrienek. Lehiaketaren egunaren hasieran, taldekideak ezagutu eta aurre egin gura eutsen erronka edo arazoa definitu eben. Ondoren, arazo horri buruz ikuspuntu desberdinak izateko, herriko kaleetara urten ziran jendearen iritzia jakiteko. «Erronka jakin ostean honi irtenbidea emango eutson ideia pentsatzera ekin eutsen», gaineratu dabe.
Lan horren ondorioz, DesBer taldeak Urdaibaiko gazte sare bat sortuta, Urdaibaiko turismoa sustatzea helburu duen ideia proposatu eben. «Azken urtean turismoak gora egin dauela ikusirik eta herria ez dagoela turismora behar beste egokiturik, horri irtenbidea emotea erabaki eben», azaldu eban Arrienek.
Goore Jazza taldeari jagokonez, Googaz-eko kideak azaldu ebanez, «taldeak antzemandako arazoa herriko kontzientzia falta izan zan, Bermeo herri erreferente izanik hainbat arloko enpresatan». Horreri lotuta, beraz, ekintzailetza espiritua bultzatzea izan zan talde honen helburua, «lehenengoz herriaren iragana aztertuz», nabarmendu eben.
Arreta pretsonalizatua
DesBer taldeak, bere aldetik, Urdaibai mailako gazte sarea osatzea proposatu eban «turistei arrera lokal eta pertsonalizatu bat emoteko». Horretarako, erabakitako lehen pausoak web gune bat sortzea eta Urdaibai mailako gazteen formakuntza bat izan ziran.
Epaimahaia Googaz ekimeneko Iñigo Iturrioz gazte ekintzaileak, Nere Mintegik Bermeoko Behargintzako zuzendariak, eta Oskar Baraiazarrak, Echebastar enpresako ordezkariak, osatu eben. Irati Arrienek, azaldu ebanez, gazteak «oso pozik» amaitu eben eguna, «sortutako guztiarekin arro», baieztatu eban.
«Orain lanean jartzeko momentua heldu da eta ekitaldian parte hartu eben guztiek martxoan Bizkaiko Kopan parte hartzeko aukera eukiko dabe», aurreratu eben lehiaketaren epahaimaikideek.
'Googaz Boloak' gazteek gazteentzako sortutako ekimena da eta horren xedea da, Bizkaia mailan, gazteei proiektu barriak sortzen laguntzea eta horreek sustatzea. Bermeon ez ezik, Googaz Bizkaiko beste seis herritan martxan ipiniko da: Lekeition, Gernika-Lumon, Ermuan, Sopelanan, Bilbon eta Barakaldon hil abete hau eta otsailea bitartean. «Oraindino asko gelditzen dan arren, hasiera positiboa euki dau mugimendu honek Bermeon», azpimarratu eben eikimenaren antolatzaileek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.