Urdaibaiko Nagusien Dantzari Egunak 200 lagun batuko dauz Mundakan

IRATXE ASTUIMundaka

Busturialdeko Nagusien Dantzari Eguna Mundakan ospatuko da aurten. Izan be, gaur alkartuko dira kostaldeko herrian eskualdeko hainbat herrietatik etorritako 200 bat lagun. Hitzordua Isla Kale kiroldegian izango da, 19.30etan hasita. Ordu horretan hasiko dabe ekitaldi nagusia. Jaialdiaren programa nesken dantza erakustaldiagaz hasiko da; agurragaz, hain zuzen be. Ostean, mutilek sartuko dira eszenatokira. «Dantzarik dantzaren lau dantza, agintariena, ezpata joko nagusia, launango eta txotxongilo dantzatuko dabez», aurreratu dabe. Neskek hartuko dabe txanda, barriro be Ibarzabalgo arku dantza erakusteko prubliko aurrean. Amaitzeko, talde bakotxak aukeratutako dantza dantzatuko dau. «Afaria eta erromeria egingo dogu gero Isla Kalen bertan». Mundakako Gaztezar eta Egunsenti taldeez gainera, Busturiko Irrintzi Alai, Bermeoko Alkartasuna, Gernikako Elai-Alai, Gautegiz Arteagako Artie, Ajangizko Artxube, Foruko Urdaibai, Ibarrangeluko Lorea, Ibarruriko Baso Txoritxu eta Bakioko Itsas Alde izango dira jaialdian. Eskualdeko dantzariek Mundaka hartu dabe aurten euren erakustaldiak egiteko lekutzat.

Temas

Mundaka

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos