Urdaibaiko hegaztiak 50.000 familien etxeetara sartu dira konfinamenduan
Euskadiko ikastetxe askok biologia-eskolak emoteko erabiltzen dabez Bird Centerretik egunero emitiduten diran saioak
iratxe astui
Gautegiz Arteaga
Martes, 14 de abril 2020, 19:16
Urdaibai Bird Centerretik natura eta hegaztiei buruz egunero egiten diran zuzeneko emonkizunak Euskadiko, Estatuko eta munduko familia askok erabiltzen dabez konfinamendua arintzeko terapia moduan. Ekimena abiatu zan momentutik gaur egunerarte, 50.000 baino gehiagoen familien etxeetatik bisitak egiten dabilz eremu naturalaren paduretara interneten bitartez.
Publicidad
«Bisita gehienak pandemiak gehien kaltetutako lekuetatik datoz; Bartzelona eta, batez be, Madriletik», zehaztu dabe Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerretik. Bertako arduradunek, izan be, «esker oneko ehundaka mezu jaso doguz egunero eskaintzen doguzan saiakaitik», eskertu dabe. Euskadiko ikastetxe askok, bestalde, biología ikasgaian eskolak emoteko be naturaren lehio bihurtu izan dan plataforma hori erabiltzen dabe.
Modu birtualean bada be, konfinamendutik deskonektatzeko laguntzen deutse internautei Urdaibai moduko paisaia naturaletik osteratxoa egitea. Ekimen barria aurrera eroan ahal izateko, Urdaibai Bird Centerreko teknikari guztiek egunero egiten dabez ekarpenak.
«Bakotxak bere etxeetatik hainbat jarraipen lan egiten dauz, Urdaibaiko hegaztien kontaketak, meteorologia-parteak osotu eta, batez be, zentruaren aurreko paduran dagoen bereizmen handiko WebCam bat erabiliz, eguneko 24 orduetan zuzeneko irudiak denontzako p»rtekatzea», zenbatu dabez. Irudi «ikusgarriak» erabiliz, naturaren soinuak teknikarien narrazioakaz jantzita, esperientzia «magikoa» bihurtu dabe naturaren museotik.
«Ganera, sorpresak izaten doguz egunero. Esate baterako, Afrikatik Eskoziarantz bueltan datozen arrano arrantzaleak, lertxun gorri iheskorra edo zikoina beltz ederra izan doguz zuzenekoan bisitatu gaituzten protagonista batzuk», azaldu dabe. «Gezurra emoten badauen be, hegaztien basa bizitzaren emonkizunak futbolarenak ordezkatzen ari dira etxe askotan», ziurtatu dabe Urdaibai Bird Centerretik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión