Trafikoa baretzeko errotonda bi ipiniko dabez Arteagako bidean
Milioi bat euroko aurrekontua onartu dau Udalak eta aurtengorako lehentasunen artean, herriko irisgarritasuna hobetzeko asmoa dago
IRATXE ASTUI
GAUTEGIZ ARTEAGA.
Martes, 4 de febrero 2020
Milioi bat baino zeozer gehiagoko aurrekontua onartu dau Gautegiz Arteagako Udalak 2020rako. Aho batez onartu izan dan zenbateko hori aurreko urtekoa baino %7,2 handiagoa da. Inbertsio garrantzitsuenak herria hobetzera bideratuko dira «baina gure buruhauste handiena herriaren erdi erdigunetik trafikoa baretzeko neurriak hartzea da», antzeman dau Gautegiz Arteagako alkatea dan, Juan Felix Naberanek.
Publicidad
Zelaieta kaleko bide-segurtasuna indartzeko erronka nagusia lortzeko, izan be, Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak zeharbide horretatik trafikoa baretzeko jarduketa-plan bat lantzen dabil. «Aldundiak behin betiko onartu zain gagoz, aurten bertan jagoken neurriak hartzen hasteko», azaldu dau Naberanek. Zelaieta kalea da, hain zuzen be, udalerriko arteria nagusia da, hirigunea bitan banatzen dauena eta egunero ibilgailu ugari ibiltzen dana Gernika eta Lekeitio arteko joan-etorrietan.
Lantzen dabilzen planaren arabera, bi errotonda eraikiko dira, «egungo semaforoekin batera, errepide-zati horretako zirkulazioa antolatzen laguntzeko», zehaztu dabe Gautegiz Arteagako Udaleko iturriek. Plan horreri lotuta eta herriaren erdi erdigunean irisgarritasuna hobetzeko asmoagaz, Lekeitiorako noranzkoan, zeharbidearen eskuinaldetik doan espaloia handitzea da.
«Tarte batzuetan oinezkoek zailtasunak daukez pasatzeko, estutasunaren ondorioz», aitortu eban alkateak.Udaleko diru kontuei begira, hasierako aurrekontuari diruzaintzako garaitikoa -200.000 euro- gehitzea aurreikusten da, «hobekuntzetan inbertitzen jarraitzeko», esan dabe.
Beste inbertsio batzuk
Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) egokitzapen prozesurako zuzendutako inbertsioa nabarmena da; 40.000 eurotako diru saila aurreikusi dabe eta horretarako. Planaren barrikuspenari hasierako onespena «datorren udabarrian» emon ahal izatea itxaroten dabe Gautegiz Arteagan.
Publicidad
Plaza berantolatzeko proiektua idazteko 10.000 euroko partida gordeko da. Aurreikusitako egokitze-lanei jagokenez, besteak beste, mediku-kontsultaren lurzorua hobetzea -10.000 euro-, Udal Eskola hobetzea -beste 10.000 euro-, hilerriko hezurtegia egokitzea -8.000 euro- edo Tabernazarreko haur-parkea barriztatzea -10.000- aurreikusten dira. Herritarrei kultur eta kirol zerbitzu osagarrietarako sarbidea diruz laguntzeko partida -9.000 euro- mantenduko dau Udalak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión