Tostada txapelketa eta merdi martxa izango dira Bermeoko Demikuko Kandelaria jaietan

Demiku auzoko jaietako giroa, aurreko urte baten. /  BERMEOKO UDALA
Demiku auzoko jaietako giroa, aurreko urte baten. / BERMEOKO UDALA

Umeentzako jolasak, kandelak bedeinkatzeko meza eta luntxa egingo dira datorren zapatu-domekan, auzoan

IRATXE ASTUI BERMEO.

Bermeoko Demiku auzoko jaiak ospatzeko programa prest dago dagoeneko. Kandelaria jaiak, izan be, datorren zapatu-domekan ospatuko dabez kostaldeko herriko bizilagunek. Aurreko urteetan antzera, adin guztietako ekintzak burutuko dira asteburuaren zehar bertako auzoan.

Demikuko jaiak zapatuan, Kandelaria egunean, hain zuzen be, hasiko dira. Egun horretan, goizeko hamaika eta erdietan botako dabe txupinazoa. Ordu erdi beranduago, meza nagusia ospatuko da, bertako baselizan. «Kandelak bedeinkatzeko egiten da», gogora ekarri dabe Demikuko auzokideek. Meza ostean, bestalde, luntxa egongo da bertaratzen diran guztientzako.

Kandelaria eguneko tostada txapelketa be ez da faltako aurtengoan. Eguerdi partean dastatuko dabez epaimahaikideek aiezkoak eta ogizkoak, trikitixaren soinua giro alaitzen dauan bitartean. «Ondoren sari banaketa egingo dogu bertan», azaldu dabe Kandelaria jaietako antolatzaileek.

Hurrengo egunean, domeka, gaztetxoei zuzendutako jolasak egingo dira Demikun, 11.30etatik aurrera. Ordu batetan, bestalde, meza nagusia ospatuko da eta barriro be trikitixaren musika izango da entzungai. Hurrendo domekan, hilak 10ean, Demiku Auzoko Mendi Martxa egingo da. 8.30ean ibilbide luzea -25 kilometro- hasiko da, eta 10.00etan, laburra -12 kilometro-. Ekimenaren bitartez, «Demiku auzoko inguruetaz gozatzeko aukera ona da» azaldu eben.

Temas

Bermeo