Sexualitate heziketa afektibo tailerra egingo da Bermeoko ikastetxeetan

IRATXE ASTUI BERMEO.

Bermeoko Udalaren Sexologia Orientazio Zerbitzuak, Bermesex-ek, sexualitate heziketa afektibo tailerrak eskainiko dauz herriko bigarren zikloko ikastetxe guztietan. Bermeoko Udaleko Gazteria zerbitzuak azpimarratu dauenez, Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxean, lehenengo urtez, DBH2. eta DBH4. mailetako ikasleentzako tailerrak egin dira. Guztira, hain zuzen be, klaseko zortzi orduko tailerrak egin ziran.

Ikasleek ere «oso dibertigarria» izan dala eta «asko ikasi dabela» ziurtatu dabe Bermeoko Udaleko Gazteria sailetik. Bermesex zerbitzuak norbanako sexualitatea «modu onuragarrien» eta «positiboen bizitzeko baliabideak sortzea» dauka helburu nagusitzat, «jendartearen aniztasuna errespetatuz», gaineratu dabe.

Joan aen astean, Eleizalde ikastolan DBH4. mailakoengana bertaratu zan zerbitzua eta maiatzean, berriz, Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko 1. mailako ikasleengana hurreratuko da. Horrez gainera, urte osoan zehar -udan izan ezik- Bermesex zerbitzuaagaz hartuemonean ipintzeko telefono zenbakia 644898661 eta posta elektronikoa bermesex@bermeo.eus erabili ahal dabe herriko gazteek.

Bermesex zerbitzua «doakoa eta konfidentziala» da. Barikuro Kultura Etxean, 16:00etatik 17:30era, eskaintzen da.

Temas

Bermeo