Borrar
Bizkaiko BBK aurtengo sariketaren aurkezpena. BBK
BBK sariketaren txapelaren bila abesten hasiko dira gaur bertako bertsolariak

BBK sariketaren txapelaren bila abesten hasiko dira gaur bertako bertsolariak

Busturialdeko gazteei tokatuko jake plazara urtetea Mungiako Torrebillela aretoan jokatuko dan lehen kanporaketan

IRATXE ASTUI

BERMEO.

Martes, 12 de marzo 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur hasiko da, beste urte batez, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketa. Hogehita zazpigarren edizioa, hain zuzen be, Mungiako Torrebillela aretoan (11.00) hasiko da eta bertan Busturialdeko taldeak Uribe-Butroekoa eukiko dau aurrez-aurre. Sariketaren helburua da, batez be, Bizkaiko «bertsolari gazteak taula gainera urteten animatzea eta gazteen arteko hartu-emona sendotzea eta alkar ezagutzeko aukera eskaintzea», azaldu dabe Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketaren antolatzaileek.

Aurten, igezkoan egin zan antzera, zortzi eskualdetako 48 bertsolarik parte hartuko dabe. «Lau kanporaketa, finalaurreko bi eta finala izango dauz txapelketak», zehaztu dabe. Guztira zortzi talde izango dira, eskualde bakotxeko bat -Arratia, Busturialdea, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe Kosta-, hain zuzen be.

Juanjo Respaldiza antolatzaileak azaldu dauenez, gauza ederra da zortzi talde egotea, eta herrialde guztikoak. «Oraintsu arte ez zan erraza eskualde batzuetan taldeak sortzea. Gaur egun, ostera, errazago antolatzen doguz, eta talderen bati bertsolari bat faltatu bajako, beste eskualdeetakoak prest egoten dira euretako bat utzitzeko», baieztatu dau.

Maila bi

Urtero legez, sei bertsolari egongo dira talde bakotxean, maila bitan banatuta: 18 urtera artekoak eta 18 eta 25 urte bitartekoak. Kategoria bietako puntuazioak kontutan hartuta erabakiko dabe epaimahaikideek saio bakotxeko irabazlea. «Hortaz, talde lana funtsezkoa izango da», gogoratzen dabe.

Bigarren kanporaketa bihar jokatuko da, Igorren, (Hego Uribe-Arratia) eta hirugarrena datorren eguztenan izango da, Zallan (Enkarterri/Ezkerraldea-Uribe Kosta). Markina-Xemeingo saioa martiaren 21ean bututuko da (Lea-Artibai-Durangaldea). Finalaurreak Deustun, 27an, eta Sopelan, 28an, jokatuko dira. Finala, bestalde, apirilaren 3rako aurreikusita dago, Bilboko BBK Salan. Talde irabazleari multiabentura ekintza oparituko deutsie eta, ganera, finalista guztiei oroigarri bana emongo deutsie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios