Muxikako udako ludoteka interkulturala Ukraniako estepa barruraino sartuko da

IRATXE ASTUIMUXIKA.

Muxikako Udalak, Busturialdeko Inmigrazio Zerbitzuaren bitartez, ludoteka interkulturala antolatu dau, datorren udarako. Ekimenaren helburua da «umeei, jolasen bidez, beraien begirada beste errealitate batzuetara zabaltzeko aukera ematea», azaldu dabe udalerriko arduradunek.

Hain zuzen be, aurtengoan, Ukraniar ipuinak ardatz nagusitzat hartuta antolatu da aisialdirako programa. «Hango herrialdeak, ohiturak, eta kulturak ezagutzeko ibilbideko atea zabalduko deuskuezan kontakizunak, alegia». Ukraniako estepako bizimodua eta usadoiak ezagu-tzeko, udako ludotekako partehar-tzaileek gasa ataratzeko dorrea egingo dabe, besteak beste.

Horrezaz ganera 'Vafeline tort' izendun platera be sukaldatzeko aukera eukiko dabe neska-mutilek. «Pazko arraultzak margotuko doguz eta Ukrainako gudaren nondik-norakoak ezagutzeko aukera zabalduko jake umeei, baita be». Ekimen programaren barruan, gaztetxoek polka dantzatzen ikasiko dabe eta baita ukraniera idazten be.

24tik 27ra bitarte

Ekintzen artean, bestalde, «lore koroa'jantziko dogu eta gymkhana ukrainar estepatik barrena antolatuko dogu», aurreratu dabe. 'Ipuinmundua. Ukraniar estepatik' Muxikako ludoteka interkulturala lau eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ekimena ekainaren 24tik 27ra burutuko da, herriko Zubieta Errota Kultur Etxean, 9.30etan hasita eta 13.30etara bitarte.

Ludoteka interkuturala ez eze, aurtengo udan, beste batez, udalekuak izango dira Muxikan. Ehunzango Jolasak antolatuta Urretxindorra eskolan garatuko da aisialdiko programa. Ekimena 2005etik 2015era bitarte jaiotako gaztetxoentzat zuzendura egongo da eta izena emoteko epea gaur amaituko da. «Zubieta Errotako liburutegian aurkeztu behar da datuen fitxa», zehaztu dabe. Muxikako udalekuak uztailaren 1etik 19ra bitarte egingo dira.

Temas

Muxika