Muxikako EAJko alkategaiak «auzoetako bizi-kalitatea» defendituko dau

IRATXE ASTUI MUXIKA.

Martin Sagasti izango da EAJ-k Muxikan aurkeztu dauen alkategaia. Alderdi jeltzalearen zerrenda buruaren bernetan, «auzoetako bizi-kalitatea hobetzea» izango da Alkatetzara ailega ezkero, bere lehenengotasun bat. «Bizitzeko modukoak izan daitezela, erosoak eta ekintzak edota loturak emonez», defenditzen dau Ibarruriko semea dan Sagastik.

Muxika udalerri zabal eta sakabanatua izanik, zehetasunara joaz, «Kurtzeroa berrantolatzeko azterketa bat egitea» ezinbesteko-tzat jo dau EAJ-ko zerrendaburuak. «Hango segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko eta urek gainezka egiteko arriskua gitxi-tzeko», dino. Horretarako, Muxikako alderd jeltzaleak beharrezkotzat jotzen dau «erakunde desberdinak inplikatzea».

Lehen aldiz aurkeztu dau Sagastik bere burua kargu publiko baterako «Egoerak eskatzen dauen mailan egotea espero dot. Hitzematen deutsuet nire aldetik nire ezagutza guztia eta nire gaitasun guztiak jarriko dodazela Muxikako herrikide guztion zerbitzura, zuen interesen, ardura eta beharren zerbi-tzura», azaltzen dau bere alderdiaren hauteskunde programan.

Egitasmoari begira, adinekoen zahartze aktiboa suspertu eta interesatzen jakezan programak eta ekipamenduak hobetzea da helburuetariko bat. Horreraz ganera, Muxikako EAJ-k konpromisoa hartzen dau «entzute aktiboarekin eta gure herrikideenganako hurbiltasunarekin».

Etxebizitza aukera barriak aztertzea be bada Sagastiren taldearen amesa. «Gure ekipamendu publikoen aprobetxamendua aurkituko dogu, eskaintzen diran zerbitzuak optimizatzeko eta hobetzeko». Ume eta gazteei begira, «ekimen programak eta jarduerak sustatuko ditugu», azaldu dabe Muxikako EAJtik.

Temas

Muxika