Merkatu plazako erreformarako proiektuan parte hartzea erabaki dau Gernikako EHBilduk

I. A. GERNIKA-LUMO

Gernika-Lumoko Merkatu plazako erreforma proiektua diseinatzeko, joan dan udan edegi zan parte hartze prozesuan parte hartzea erabagi dau, azkenean, udalerriko EHBilduk. Plana abian hasi zanean, koalizonoko kideek ez eben bertan parte hartu, «erabat ezezaguna» zan proiektuari ez eutsiela babesik eskainiko arrazoituz.

«Inork ez euskun milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioaz gure iritzia galdetu, inork ez eban proiektua azaldu, eta inork ez ebazan jaso merkatura joaten diren ekoizleen eta bertako saltzaileen iritziak, kexak eta proposamenak», argudiatu eben, oraingoan, barriz, taldean sartzea ontzat emon daben alderditik.

Herriko Merkatu plazaren barriztatzea, hain zuzen be, «beharrezkoa» dala deritxo EH Bilduk, «bai arkitektura mailan zein, batez be, lehen sektoreari eta tokiko merkataritzari begirako apustu estrategiko modura, Gernikarako eta Busturialde osorako», zehaztu dabe.

EHBilduko alderdikideek parte hartze prosezuaren batzarretan izango dirala baieztatu dabe, «Merkatu plazari buruzko gure ikuspegia adierazteko, eta inplikatutako eragile sozial eta ekonomikoen ekarpenak jasotzeko eta horreek azken proiektuan sartuko dirala bermatzeko». Parte hartuko daben eragile guztien artean, erreforma proiektu «hobea» lortuko dabela ziurtatzen dau EHBilduk.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos