Lorategiak daukezan Urdaibaiko familiak txorientzako janlekuak jartzera animatzen dabez
Eskola zein norbanakoek be izena emon ahal dabe, Urdaibai Bird Centerrek martxan ipinitako 'Inguruko hegaztiak' proiektuan parte hartzeko
IRATXE ASTUIIRATXE ASTUI
GAUTEGIZ ARTEAGA.
Miércoles, 25 de diciembre 2019
Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, 'Inguruko hegaztiak' proiektua abiarazi dau, beste urte batez. Ekimenaren helburu nagusia da «gure etxeen inguruan bizi diran hegaztien ganeko ezaguera handitzea», azaldu dabe Urdaibaiko naturaren museotik.
Publicidad
Horretarako, ortuak edo lorategiak daukezan Busturialdeko familiak txorientzako janlekuak ipintzera animatzen dabez. «Holan, hegaztiei gure etxeen ondoan elikatzeko aukera emoten deutsegu eta gure ingurura erakartzen doguz», azaldu dabe. «Ganera, janari eskuragarritasunak erakarrita, espezie desberdinetako hegaztiak gure etxearen inguruan ikusteko aukera aparta izaten da», ziurtatu dabe.
Aurtengo proiektua nagusiei b zuzenduko jake. Izan be, Urdaibai Bird Centerreko arduradunek Busturiko Arrotegi nagusien egoitzarekin lanean hasi dira, 'Inguruko hegaztiak' ekimena zahartze aktiboa planaren barruan txertatuz.
Proiektua, dana dala, eskola eta norbanakoei be zuzenduta dago. Parte hartu gura izan ezkero, Urdaibai Bird Centerreko web atarian (http://www.birdcenter.org/eu/hezkuntza/inguruko-hegaztiak) sartu behar da. Bertan informazio osoa aurkitzeaz ganera, izena emateko modua be aurkituko dabe interesatuek.
Ezinbestekoa izango da, hegaztientzat elikagai diran elementuren bat izatea -janlekuak; alpistea eta kakahueteak, esate baterako- eta beti elikagaiz hornituta egotea. «Materiak guzti horrek norberak eraiki daike edo zentroan bertan erosi».
Publicidad
600.000 familia
Aurten, bestalde, proiektuari buruzko Facebook talde bat martxan ipini da (https://www.facebook.com/groups/2092153820845878/), eta bertan, proiektuaren nondik norakoak eskaintzeaz aparte, parte hartzaileek euren inguruko hegaztiei buruzko argazki, informazio eta bideoak erakutsi eta partekatu ahal izango dabez.
«Eskandinaviatik datozen txonta txikiak, edota Herrialde Baltikoetatik iritsi berri diran tarin eta txantxangorriak gure lorategietan dagoz», jakinarazi dabe ekimenaren sustatzaileek.
'Inguruko hegaztiak' proiektuaren antzekoak egiten dira, baita be, Europako beste hainbat herrialdeetan. «Oso arrakastatsuak dira, batez be, Britainia Handian, 600.000 familiak parte hartzen baidabe», jakitera emon dabe.
Publicidad
«Proiektua amaitzerakoan, txosten bat burutuko da, proiektuan zehar agertu diran hegazti espezie guztien urtaroko eboluzioa ezagutu daigun», aurreratu dabe.
Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da, hegaztiez eta euren migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión