'Kristalezko hezurrak' kirol esperientzia solidarioa berbagai izango da Bermeon, bihar

IRATXE ASTUI BERMEO.

'Kristalezko hezurrak' tituludun dokumentalaren emonaldia izango da, bihar, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Hitzordua 19.00etan izango da eta sartzea doan. Kirol esperientza solidarioak 'La Otra Mirada' durangar GKEa Mongolian gauzatzen dabilen proiektua gizarteratzea dauka helburu. «Horrez gain, Beñat Ormaetxeak, Ander Txakartegik eta Koikili Lertxundik bizkaitar kirolariek 2017ko abuztuan Mongolia Bike Challenge BTT lasterketa ospetsuari esker bizi izandako abentura euskal gizartearekin partekatu gura da», azaldu dau Bermeoko Udaleko Kirol arloko zinegotzia dan Irune Ormaetxeak.

Hain zuzen be, biharko emonaldian, hiru kirolariek parte hartuko dabe. «Bertan, nazioartean ospe handia daukan Mongolia Bike Challenge izeneko lasterketa exigentean bizi izan dabezan gorabeheren barri eskainiko dabez. Sei etapez osatutako BTT karrera luzea bezain gogorra, ez, ordea, Nalaik herriko zenbait haurren bizi duten egunerokoa bezain gogorra», aurreratu dabe.

'La Otra Mirada' elkarteko euskaldunak 2012. urtetik arazo ezberdinak daukez eskubide bako mongoliar haurrei duintasunez bizitzeko aukera emoteko laguntza eskaintzen deutse, eskola eta osasun eskubideak bermatuz. Dokumentalaren bidez, «euren lana gizarteratu eta, batez be, errealitate hori eraldatzen lagundu gura da».

Biharko saiora bertaratuko dan publikoak txirrindularitzako materialaren zozketa baten parte hartzeko aukera izango dau. «Kirolak, elkartasunak, euskarak eta naturak bat egin dabe Mongolian, eta horraino helduko dira bizkaitar gazteen elkartasun pedalkadak», baieztatu dabe.

Temas

Bermeo
 

Fotos

Vídeos