Kale-gastronomiaz gozatzeko food truck-ak zabalik egongo dira, asteburuan, Bermeon

IRATXE ASTUI BERMEO.

Van Sobre Ruedas, Food Truck Market, merkatuagaz gozatzeko aukera izango da, gaur eta bihar, Bermeon. Kovan taldeak Bermeoko Udalagaz batera antolatzen dauan ekimen gastronomikoaren bitartez, hainbeste eratako janariak dastatzeko aukera eukiko dabez herritarrek, Goiko plazan batu diran bederatzi ibilgailu-tabernatan.

«Horrezaz ganera, umeentzako ekintzak, musika zuzenean, kontzertuak eta bestelakoak egongo dira alde zaharrean», azaldu dabe antolatzaileek. Merkatura bertaratzen diranek, bestalde, «hanburgesak, hot dog, pasta, mexikar jatekoa, bokatak, pizzak eta krepe gozo eta gaziak aurkituko dabez». Gaur, food-truck-ak 13.00etatik 23.30ak arte mantenduko dira zabalik eta bihar 19.30etara arte. Programari begira, umeentzako ekimenak egongo dira, goiz partean merkatuaren inguruan. Arratsaldeko 18:00etatik 20.00etara, Musiclab izeneko ikuskizuna aurkeztea aurreikusita dago.

«Helduek mago baten ikuskizunarekin ondo pasatzeko aukera izango dute 18.00etan, eta 20.30etik aurrera, musika zuzenean izango da, Marta Urionaren eskutik», aurreratu dabe antolatzaileek. Cheaters trio country band taldeak gaueko orduak alaituko dauz, hain zuzen ere. Bihar, umeentzako jolasak antolatuko dabez, barriro, Goiko plazan, eta bertaratutakoek Musiclab ekimenaz gozatzeko beste aukera bat eukiko dabe. 18.00etan, Elleyren musika zuzenean entzuteko aukera egongo da eta 18.30ean umeentzako mago baten ikuskizuna eskainiko da.

Temas

Bermeo
 

Fotos

Vídeos