Borrar
Auzoetan, gomendio batzuk emon deutseez bertako herritarrei.
Jabetzaren kontrako delituek behera egin dabe Bermeon azken hilabeteetan

Jabetzaren kontrako delituek behera egin dabe Bermeon azken hilabeteetan

Itxiera egoeran lapurreta «gitxi» izan dirala jakinarazo dabe Udaltzaingotik

iratxe astui

Bermeo

Jueves, 4 de junio 2020, 16:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bermeoko Udaletik jakitera emon dabenez, jabetzaren kontrako dolituak «nabarmen» jaitsi dira azken hilabeteetan. Datu zehatzik emon ez bada be, Udaltzaingo sailetik esan dabenez, «apurretak oso gitxi izan dira itxiera egoerak iraun dauen bitartean», adierazo dau Bermeoko Udaltzainburu, Aritz Floresek .

Udaltzainek, bestetik, herritarrengandik hurrago egoteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko hainbat ekintza prebentibo abian ipini izan dabez. «Gure helburua da bide bardinetik jarraitzea da eta hori lortzeko hainbat ekintza ipiniko dogzu martxan», adierazi dau Floresek. Neurri horren artean dagoz oinezko patruilak. «Areagotu egin doguz herrian zehar», jakinarazo dabe Udaltzaingoatik.

Auzoetan, esate baterako, auzotarrekin alkarrizketa laburrak mantendu dabezala azaldu dabe. Gomendio batzuk emon deutseez bertako herritarrei, eta susmagarria dan zeozer ikusi daben galdetu deutse. «Baiezkoa izan ezkero, informazioa batzen dogu ikerketa hasteko». Udaltzainburuaren esanetan, baserri auzoetan «asko eskertu» dabe udaltzainen «laguntza eta presentzia».

Horrezaz ganera eta Ertzaintzarekin kooordinatuta, trafikoko kontrol prebentiboak be egiten dabilz egunotan Bermeon. Ibilgailuen egoera administratiboa eta COVID-19ak sortutako arau barriak betetzen dirala kontrolatzeaz gainera, herritik dabilzen edota herrira sartzen diran auto edo ibilgailu susmagarriak identifikatzen dabez. Horrei jarraipena egiten deutsie.

Bermeoko udaltzainek batutako informazioa Ertzaintzagaz partekatzen dabe; polizia bien artean ikerketak osotzeko. Herriko udaltzainburuak adierazitakoaren arabera, bestalde, COVID-19ak sortutako arau barrien kontrola «ez da gelditu». Horren harira, joan dan astean bainu gune ezberdinetan –Aritzatxu hondartza, Arribolas, Talape– kontrolak handitu ebezan, «herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzeko».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios