Igeltsero, lorazain eta peoi bi kontratatuko dabez Bermeon

IRATXE ASTUI BERMEO.

Bermeoko Udalak, Lanbideren Enplegu Planaren barruan, hiri-berroneratze proiektua martxan ipiniko dau herriko gune ezberdinak hobetzeko helburuarekin. Programa horren bitartez, izan be, lau pertsona langabe kontratatuko dabez. Igeltsero ofiziala, lorazaina eta herri lanetako peoi bi izango dira, hain zuzen be, kontratatu beharreko beharginen perfilak. «Lanaldi osoan izango dira eta lau hilabeteko iraupena eukiko dabe», zehaztu dabe Udaleko iturriek.

Lan eskaintza horietan izena eman guradabenek Lanbiden izena emonda egon behar dabe enplegu eskatzaile moduan. Horrez gain, Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdian ezarri dabezen baldintzak bete beharko dabez. Baldintza horreen artean, adibidez, %40a emakumeak, %15a 55 urte baino nagusiagoak eta %30a DBR titularrak edo onuradunak izan behar dira.

«Enplegu Planeko beste deialdietan egon diranak ezin izango dira kontratatu, nahiz eta beste eskualde batean izan kontratazio hori», jakitera emon dabe. Bermeoko langabetuak lehentasuna eukiko dabe kontratazioetan, beti be beharrezkoa dan profila eta baldintzak betetzen badabez. Kontratazioak abenduan izango dira eta Bermeoko Udalak lan-eskaintzak zazpi-hamar egun artean egongo dira ipinita Behargintzan.

 

Fotos

Vídeos