Herri kirolak eta Txoborro magoak girotuko dauz Bermeoko San Andreseko jaiak

IRATXE ASTUI BERMEO.

Bermeoko San Andres auzunean jaiak ospatuko dabez eta bertako bizilagunak hainbat ekintzez beteriko programa antolatu dabez. Gaur, AXI Ekitaldiak taldeak umeentzako jokoak proposatuko dauz 12.00etatik aurrera. Ordubete beranduago, Bermeoko nekazal auzoak herri kirolak hartuko dauz eta 15.30ak aldera herri bazkariaren inguru alkartuko dira hainbat lagun. «Postre txapelketa egingo dogu aurtengoan», aurreratu dabe San Andres jaietako antolatzaileek.

Txoborro magoaren ikuskizunak arratsalde partean hasiko da eta gaueko erromeria -21.00etan-, Lehian taldearen eskutik egingo da. Bihar, mendi martxarekin hasiko da jaieguna. Urtekerea, 9:00etan izango da, San Andreseko aparkalekutik. Umeen txanda, bestalde, eguerdian izango da. «Bihar be, gaztetxoentzako jolasak antolatuko dabez», gogora eragin dabe. 'Txiki-Eder' txakur gunearen eskutik, bestalde, maskoten erakustaldi «ikusgarria» be izango da, San Andres auzoan.

Jaiak arratsaldean jarraituko dabe. 16:00etatik aurrera, tortilla txapelketa burutuko da eta egun guztian zehar, musikarekin girotuta, «pintxoak dastatzeko aukera eukiko dabe bertaratutako guztiek», animatzen dabe antolatzaikeek.

Temas

Bermeo
 

Fotos

Vídeos