Borrar
Zigarro puntak behegainera ez botateko edo txakurren kakak batzeko eskatuko dabe. XXX
Gizabidezko-ohiturak hobetu daitezan gura dabe Bermeon

Gizabidezko-ohiturak hobetu daitezan gura dabe Bermeon

Kontzientzia sortzaile bi kontratatu dauz Udalak bermeotarrak herriaren bizikidetza arauak bete eta irudi onari eusten inplikatu daitezen

IRATXE ASTUI

GERNIKA-LUMO.

Jueves, 30 de enero 2020, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Bermeo danon artean garbi' deritxen plan estrategikoaren barruan, udalerriko garbitasuna hobetzeko helburuagaz beste pausu bat emon barri dau Udalak. Izan be, Enplegu Planaren bitartez langile gazte bi kontratau izan dira 'Kontzientzia sortzailearen' lana betetzekotan kostaldeko herrian.

Figura barri horren zeregin nagusia da «bermeotarrak herriaren irudi onari eusten inplika daitezen, bai garbideta-ohiturak hobetuz eta baita be udalerriko Bizikidetza Palnaren arauak betetuz», azaldu dau Bermeoko alkate Aritz Abaroak.Kontzientzia sortzailearen figurak gune publikoaren erabilera zuzena egiteko eskatuko deutsie bermeotarrei. Horrezaz ganera, portaera ez egokiak orokorrean herriarengan zein ingurumenean eragin daitezkezan ondorioak ezagutzera emongo deutsiez.

«Alper da Udalak garbiketa lan sakonak edo munduko garbiketa-makina garestienak erabiltzea, herritarrek oinarrizko gizabide-arauak mantendu eta errespetatu ez badabez», ohartarazo dau Abaroak. Gizabide-arauen artean sartzen dira «esate baterako, zigarro puntak behegainera ez botatzea, kalean aldarrika bernetan ibili ez izatea edo txakurren kakak ez batzea», zenbatu dauz, beste portaera ez egokien artean, Bermeoko alkateak.

Kontzientzia sortzaileak Bermeoko lau gune desberdinetatik -Alde zaharra, Artike, Portuzarra eta Askatasun Bidea aldea- ibiliko dira, herritarrei gomendioak emoten, udalerriko irudia eta bermeotarren kontzientziazio maila hobetzekotan. «Hondakinak birziklatzearen onurak azalduko deutsiez herritarrei edo txakurren kakek sortu dezaketen arazoez ohartaraziko deutsie animalien jabeei», azaldu dabe.

Portaera ez egokiak

Bermeoko Udalak bost hilabetetarako kontratau dauz bi konzientziazio sortzaileak. Figura bi horreez gainera, alde hzaharreko dinamizazioa eta Behargintzako bezeroen artxiboa eguneratzeko beste lau gazteren laguntza izango dauz. Parte zaharreko dinamizazio kanpainen sormenaz bi lagun arduratuko dira, «Enpresa arloko aditu bat eta Arte Ederretako beste lizentziatu bat», zehaztu dabe.

Proposatutako kanpainaren bitartez, herritarrak, turistak eta negozio barriak udalerriko alde zaharrera erakarri gura dira. «Ganera, alde zaharraren potentziala ikuseragin gura dogu sormen kanpaina honen bitartez», azpimarratu dabe Udaletik. Kasu honetan, kontratazioak «sei hilabetetako iraupena eukiko dabe», jakitera emon dabe.

Behargintzako bezeroen artxiboa eguneratzeko sei hilabeterako beste bi perstona kontratatu dauz Bermeoko Udalak. Izan be, Behargintza zentrua sortu zanetik, 2011.urtean, 6.700 bezero hartu dauz zerbitzuak. «Erabiltzaileen informazioa artxiboetan gordeta dagoz eta datu horreek eguneratu beharra dago orain», azaldu adbe Behargintzako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios