Borrar
Hainbat herritarren artean osotu izan da Gernika-Lumoko Zaintza Sarea alarma-egoeran.
Gernika-Lumoko Zaintza Sareak 535 maskara eta 1.196 pantaila banatu dauz alarma-egoeran

Gernika-Lumoko Zaintza Sareak 535 maskara eta 1.196 pantaila banatu dauz alarma-egoeran

Horrezaz ganera, herriko lau familiari janaria eta oinarrizko tresnak banatu deutsez

iratxe astui

Gernika

Martes, 26 de mayo 2020, 10:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orain 60 bat egun eratu zanetik gaur arte Gernika-Lumoko Zaintza Sareak 535 maskara eta 1.196 pantaila ekoiztu eta banatu dauz Busturialdeko adinekoen egoitzetan. Alarma-egoeraren barruan, bolondresen talde honek herriko lau familiari janaria eta oinarrizko tresnak banatu deutsez. «Familia bati etxebizitza bat topatu eutsagun be», jakinarazo dabe Gernika-Lumoko Zaintza Sarea taldetik.

Eskualdeko hainbat herritan sortu izan ziran moduan, Gernika-Lumoko kolektiboa auzolanean eta alkar laguntzeko sortu zan «arrisku taldeei edota herritarren beharrizanei erantzuna emoteko», helburuagaz. «Covid-19ak aurrera egin ahala hazi egin ginan eta lantalde desbardinetan antolatu ginan egin doguzan zereginak ahalik eta ondoen antolatu eta koordinatzeko, besteak beste», azaldu dabe euren lanaren balantzea egiterakoan. Guztira 60 bat lagunez osotuta dago Zaintza Sarea.

Logistikako lantaldea herritar eta merkatariengandik jasotako oihalen eta gomen dohantzetaz arduratu izan da. Maier Kooperatibagaz, Barrutialdeko Lanbide Heziketako ikastetxeagaz, Bermeoko eta Gernika-Lumoko sareko maker-akaz, Busturialdeko Mankomunidadeagaz eta baita Gurutze Gorriagaz, Udaltzangoagaz eta Merkatariak elkarteko kideakaz be lankidetzan ibili iza dira pantailak ekoiztu eta banatzeko orduan. «Beste horrenbeste egin dogu eskularrukaz, belarrikoakaz eta gel hidroalkoholikoagaz», zehaztu dabe.

Zaintza emozionaleko lantaldeari jagokonez, bestalde, «gehienak osasun-sektoreko profesionalak izanda, sareko boluntarioei laguntza emozionala emoteaz arduratu da, entzute aktiboaren bidez».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios