Borrar
Gernikako Andra Mari Korala Toroko Kolegiatan. A. K.
Gernikako Andra Mari koralak Torogaz lotura estutu dau

Gernikako Andra Mari koralak Torogaz lotura estutu dau

Iratxe ASTUI

GERNIKA-LUMO.

Miércoles, 13 de noviembre 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gernika-Lumoko Andra Mari Koralak kantuen bitartez estutu dau, aspalditik udalerriak Torogaz mantentzen dauan lotura. Harreman estu hori indar-tzeko, izan be, bertoko kultur taldeko kideek Zamorako herrian izan ziran, joan dan asteburuan, kontzertu bat eskaintzen.

«Kontzertuaren ostean, aukera euki genduan toresano gernikar ezagunakaz egoteko. Askorentzako emozinoz beteriko momentua izan zan hori», baieztatu eben Andra Mari koraleko lagunek. Kontzertua Santa Maria la Mayor kolegiatan eskaini eben; jendez «goraino» bete zan elizan, hain zuzen be. «Kontzertua, 'Gernikako Arbola' bis moduan eskeinita amaitu genduan», aitatu dabe.

Musika ikuskizunean, Kolegiatako organo barrokoa be erabili zan besteak beste Hilario Eslabaren 'Ave Maria' eskeintzeko. Beste partituren artean, Andra Mari Koralak Javier Bustoren 'Esta tierra' be interpretatu eban, konpositore gipuzkoarrak Valladolideko Francisco Pino poetaren testua oinarri-tzat hartuta. «Obra hori bertan kantatuta, aparteko esanahia hartu eban», aitortu dabe. Euskal errepertorioko klasikoak be entzungai izan ziran.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios