Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
IRATXE ASTUI
BERMEO.
Viernes, 11 de octubre 2019, 01:08
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Gales eta Greziatik etorritako ikasleek bat egin dabe, egunotan, Bermeoko Sagrado Corazon ikastexeko neska-mutikalaz, CS4ESD (Citizen Science for Education in Sustainable Development) hiru urteko Erasmus + proiektua alkarregaz garatzeko. Lankidetza sustatzeko egitasmoan, izan be, Grezia, Gales eta Euskadiko ikastetxeak ez eze, enpresa, gobernu erakunde eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) tartean be badagoz.
Proiektuan, Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuetan (SDG) oinarritutako hezkuntza bideratzen da, «baina, batez be, ikasleekin landuz garapen jasangarriak zer adierazten dauen eta zelan pertsonak, herritar moduan, jasangarritasun horretan lagun daikiela frogatuz», azaldu dabe proiektuaren bultzatzaileek.
Planaren bitartez, ikasleek ingurugiroko datuen garrantziaz ohartuko dira, «zelan batu eta elkarbanatu, zer egin hareekaz eta zelan erabili, gure planetaren funtzionamendua hobeto ulertzeko eta holan era jasangarrienean kudeatzeko», argitu dabe. Horretarako, herritar zientzian oinarritutako ikerketa esperientzia diseinatzen dabilz gazteok, eskola orduetan.
Ikerketa horretan osagai nagusia dispositibo edo gailu mugikorren erabilera litzateke -telefonoak eta tabletak batez be-, eta horren inguruan aplikazio modura tresnak garatzen dabez, hezitzaileak hezkun-tza testuinguru desberdinetara egokitu daitezan eta baita ikasleriak erabil daizala datu batuketan eta abar.
Pentsamendu digitala
Horrezaz gainera, irakasleriari zein ikasleriari zuzenduta, sarean plataforma bat sortuko da baliabide, ideia, datu, ezagutza eta hausnarketak taldekideekin alkarbanatzeko.
Proiektuko partaide bakotxak bere Biosfera Erreserban egingo dau ikerketa-lana. «Gure kasuan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barrruan lan egingo dogu», zehaztu dabe. Izan be, «Munduko Biosfera Erreserben Sareak, herritar zientzian oinarritutako proiektuak garatzeko bultza-tzaile eraginkorra dala frogatu dau», baieztatu dabe.
Garapen iraunkorreko helburuek maila guztietako politiketan eragiten ei dabez. «Baina herrialde guztietan, pentsamolde digitala dauken gaur egungo gazteei begira, tresna egokien falta igarri da eta horregatik tresna barritzaileen beharrizana dogu, IKT tresna malguak, hezkuntza material kurrikularra, beste hezkuntza erakundeakaz emaitza eta materiala elkarbana-tzeko gaitasuna, bestak beste». Proiektu honen bidez, helburu amankomunak lortuko lirateke.
Hiru urte honeetan, hezitzaile eta ikasleen arteko hiru elkartrukeak egingo dira garatutako tresnakaz lan egiteko, «batak bestearengandik ikasteko eta herrialde bakotxara egingo diran bidaien bidez bakotxaren ingurune naturalak ezagutzeko», aurreratu dabe.
Urdaibaiko Biosfera Erreserben inguruan egingo diran ikerketa-lanak ez eze, Dyfi (Gales) eta Monte Olimpo (Grezia) gune naturaletan be martxan ipiniko dira datozen hiru urteren buruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.