Euskeraren Biltzarra egingo da Bermeon, 21 ikertzaile historikoen lanak goratzeko

Aurtengo biltzarra Bermeoko Kultur Etxean egingo da, 9.30ean hasita. /  E. J. E.
Aurtengo biltzarra Bermeoko Kultur Etxean egingo da, 9.30ean hasita. / E. J. E.

Batzarraren hamahirugarren edizioa biharko antolatu da kostaldeko udalerriaren Kultur Etxean, eta egun osokoa izango da

IRATXE ASTUI BERMEO.

Euskeraren Jatorria Elkarteak euskararen ikerle historikoak omenduko dauz bihar Bermeon. Hain zuzen be, kostaldeko udalerrian antolatu izan dau taldeak Euskeraren Jatorriaren 13. Biltzarra, ikerlari horreen lana ezagutzera emoteko be. Jarduera egun osoko iraupena izango dau. Udalerriko Gizarte eta Kultur Etxean batuko dira biltzarkideek, 9.30ean, eta harrera ekitaldiagaz egitarauari hasiera emongo deutse.

Aurtengo biltzarra «21 ikerle historikoen lanak ezagutzeko aukera egongo da», azaldu dabe ekimenaren antolatzaileek. Ikerle horreek izangi dira Flavio Josefo, Justino, Etxabe, Poza, Larramendi, Hervas, Mogel, Humboldt, Astarloa, Novia Salcedo, Xaho, Arana, Rementeria, Mujika, Sansinenea, Agirre, Goitia, Oteitza, Aginagalde, Segurola, Kapanaga eta Mendizabal.

Euskeraren Jatorria elkarteko kideen esanetan, azken hamarkadan gai honen ganeko ikerketan «inoiz baino emaitza gehiago» emoten hasi ei dira. Hori gertatzea ahalbidetzeko, bestalde, «faktore asko» dauzela azpimarratu dabe, ganera.

Arrazoien horreen artean, interneten bitartez errazago komunikatu ahal izatea, toponimia ikertzeko baliabide barriak izatea, edota ikerle gehiago aritzea aipatu dabez. Horren harira, begirada atzera eroan behar dala eta orain arte «euskeraren ikerketa beharretan ibili diranen lanak ezagutu behar dirala» azpimarratu dabe alkartekoek.

Ekarpen interesgarriak

«Larramendik, Hervasek, Humboldtek eta guztira 21 ikerlek egindako lanak ezagutzeko ordua da», goratu dabe. Ikertzaile bakotxaren garaia kontuan hartuta, euskarari «ekarpen interesgarriak» egin ebezala eta horreek guzti horreek ezagutzera emoteko beharra ikusten dabe.

Biharko Biltzarraren programari begira, ikertzaile historikoen ganeko bernaldiak eskaintzeaz ganera, Bermeoko Lamera parkean ikerle baztertuen inguruko erakusketa egingo dabe. Beste alde batetik, Eñaut Etxamendik argitaratutako 'L'origine de la langue basque' tituludun liburuaren aurkezpena egongo da, idazlearen eskutik. Biltzarrean parte har-tzeko, izena emon behar da, aurretik, eta horretarako euskerarenjatorria@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Temas

Bermeo