Borrar
Euskararen Nazioarteko Egunak Euskaraldiari amaiera emongo deutso, astelehenean. B. E. S.
Euskera Eguna ahotik belarrira zonaldean

Euskera Eguna ahotik belarrira zonaldean

Euskaraldiari lotuta, hainbat ekimen izango dira zapatu-domekan Lea Artibaiko eta Busturialdeko eskualdeetan

IRATXE ASTUI

GERNIKA-LUMO.

Viernes, 30 de noviembre 2018, 23:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, eta 11 eguneko Euskaraldiaren kanpainari amaiera handia emotekotan, hainbat ekimen eta hitzordu izango dira asteburuan, Busturialdeko eta Lea Artibaiko eskualdeetan. Bermeoko Eleizalde ikastolak antolatuta, euskal musikeagaz girotutako jaia izango da Lameran, bihar eguerdian.

Taloa jateko aukera be izango da bertan, eta baita datorren urteko Ibilaldiko produktuak erosteko be. Xaiborrek '15 urte dantzatzen' ikuskizuna eskainiko dau eta ume zein nagusiek euskeraz abesten eta dantzatzen gozatzeko aukera eukiko dabe, 13.00etan. Euskararen egunaren harira, 2017ko jaiobarrien liburuaren aurkezpena egingo da egun berean, udalerriko Kafe Antzokian (12.00).

Hurrengo egunean, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistaren hitzaldia entzuteko aukera izango da, Kasinoan (18.00), Euskeraz Berbetan taldearen eskutik. Euskararen Nazioarteko Eguna Euskaraldiaren 11.eguna be izango danez, kanpainaren manifestua irakurriko da, Kabidxen. «Bideo sorpresa bat proiektatuko da be bai», aurreratu dabe. Horrez gain, urteko lana irudietan ikusteko eta txotxongilo saioagaz eta antzerkiagaz gozatzeko aukera izango da. «Mondxorra izango da Gatom musikariak girotuta», zehaztu dabe.

Ahobiziek eta belarriprestek euren hitzordua eukiko dabe, asteburuan, baita be; Gernikan. Gaur, Musika Eskolako koruak eta Urdaibai Kantaguneak merkatu plaza girotuko dabe euren kantakaz, eta bihar, 'Euskera olgetan errotu' kanpainaren amaierako jaialdia ospatuko da Jai Alai frontoian, 17.00etan hasita.

Euskera Egunean, 11 orduko irakurraldia hasiko da 9.00etan. «Uxue Alberdiren 'Jenisjoplin' liburua irakurriko dogu eta idazleak emongo deutso amaiera, gainera», azaldu dau Pili Ibarrak, Berbalagun taldeko kideak. Gernikarrak sagardo kupela, kopaua eta erromeria be antolatu dabe egun horretarako, Foru plazan, 20.15etatik aurrera.

Txaranga eta danborrada

Euskararen Nazioarteko Eguna dala eta, jaialdiak antolatu dabez astelehenerako, bai Lekeitiko eskolako frontoian (10.30) eta bai ikastolakoan (11.15). Euskaraldiari amaiera emoteko, bestalde, Euskararen eguneko adierazpena irakurriko da, Udaletxeko eskaileratan, 19.00etan. Aittitta Makurra txarangaren kalejira, bertsolariak eta Ahobizi eta Belarripresten talde argazkia atarako da programa osotzeko.

Markinan, Bekobentako eta Berakruzeko umeen kalejira eguerdirako aurreikusita dago. AEK eta Berbalagunak mintzodromoa zabalduko dabe 15.30ean, Uhagonen, eta 19.00etan, Bizi bera krosa hasiko da. Ondarrun, bestalde, danborren hotsak Zaldupetik entzun ahal izango dira, 17.30etatik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios