Borrar
Bost dantzarik osotutako taldea igoko da eszenatokira. E. C.
Euskal kulturaren hainbat pasarteak dantzatuko dauz Kukaik, bihar, Gernikan

Euskal kulturaren hainbat pasarteak dantzatuko dauz Kukaik, bihar, Gernikan

Dantza taldeak eta Marcos Morau-La Veronal konpainien arteko 'Oskara' proiektua ikusgai izango da, Lizeo Antzokian, 20.30ean

Iratxe ASTUI

GERNIKA-LUMO.

Miércoles, 8 de noviembre 2017, 23:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gernikako Lizeo Antzokiko eszenatokiak aparteko ikuskizuna hartuko dau, bihar. Hain zuzen be, aurtengo dantza zirkuitoaren barrruan aurkeztu izan dan 'Oskara' tituludun proiektua ikusteko aukera izango da areto gernikarraren taula gainean. Hitzordua 20.30ean izango da eta sarrera 12 eurokoa da. Kukai Dantza eta Marcos Marau-La Veronal konpainiaren arteko bat-egitearen emaitza «interesgarria» da saioa.

«Oskara' euskal kulturaren hainbat pasarte erakusten dauzan instalazio lan bat da», zehazten dabe ekimenaren sortzaileek. Bi unibertso koreografiko ezbardin batzen dauan ikuskizunak Euskal Herriko kultura tradizionalean dauka oinarria eta sormenerako abiapuntua. «Kultura tradizionalaren eta abangoardistaren arteko ibilbide plastiko zirraragarria irudikatzen da, dantzaren bitartez», azaldu dabe.

Ikonografiak

'Oskara' bertako kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen da eta «indar bikotz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten dauz». Jon Mayak eta Marcus Marau zuzendutako proiektu barritzailea, bost dantzariz -Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Martxel Rodriguez eta Urko Mitxelena- osotutako taldeak antzeztuko dau, Erramun Martikorena abeslari euskaldunaren ahotsaren errirmoetara. Euren jantzien diseinua Iraia Oiartzabalena da eta musika eta talde teknikoan, Xabier Erkizia, Pablo Gisbert, Angel Agüero eta David Bernues izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios