Borrar

Ereñoko Baserritarren Eguna ospatuko da gaur, bertako produktoreen ortuariakaz

IRATXE ASTUI

EREÑO.

Viernes, 7 de junio 2019

Euskal jantziak soinean kaleratuko dira ereñarrak gaur, herriko Baserritarren Eguna ospatzeko. Jaialdian bertako eta inguruko herrietako baserritarren salmenta postuak izango dira. «Eleixalde plazan obrak egiten dabilzanez, merkatuaren kokalekua eliza ingurura aldatu dogu, aurtengoan», azaldu dabe Ereñoko Udaletxeko arduradunek.

Busturialdeko ortuetako generoa dastatu eta erosi ez eze, Ereñeoko Baserritarren Eguna ospatzen bertaratzen diran bisitariek eskualdeko upeltegietako txakolina dastatzeko aukera be eukiko dabe. «Herriko andrak txosnaren ardura hartuko dabe, txorizo taloa egiteko», aurreratu dabe, bestalde. Horrezaz ganera, salmenta postuetan gazta eta artisautza lanak erakusgai izango dira.

Jai eguna goizeko hamaiketan hasiko da eta ordu betre beranduago txakolina probatzeko momentua helduko da. «Arratzuko Mintxisko eta Gautegiz Arteagako Pipiren ardoak dastatzera emongo dira», jakin eragin dabe.Baserritarren Eguna jai giroan ospatuko da eta horretarako musika eta dantza taldeak merkatua alaitzen egongo dira, eguerdi partean. «Alde batetik, Kabelinatxe dantza taldeko umeek saioa eskainiko dabe eta Eingo Dantzan eta Kantan taldeko musikariek be ipiniko deutse soinua egunari», dinoe antolatzaileek.

Jan-edanak aparte, 14.30ak aldera bertako produktuez betetako karretila eder bat zozkatuko dabe ereñarrek. Horrezaz ganera, oraitsu zabaldu daben behatoki barrira txangoa egiteko aukera zabalduko da beste asteburu batez. Gaurko bisita gidatuak 10.30etan eta 12.00etan, izango dira, doan. Taldeak 20 eta 25 pertsonakoak izango dira etam beraz, aurretik izena emotea komeni da Udaletxeko telefono zenbakian, hain zuzen be 94 6254621.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ereñoko Baserritarren Eguna ospatuko da gaur, bertako produktoreen ortuariakaz