Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con una única vía y con un servicio complementario de autobuses
Harriti taldeko nesken erakustaldia domekan egingo da. E. C.
Emakumeen herri kirolen erakustaldia izango da Bermeoko San Migeleko jaietan

Emakumeen herri kirolen erakustaldia izango da Bermeoko San Migeleko jaietan

I.ASTUI

BERMEO.

Miércoles, 27 de septiembre 2017, 23:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar hasiko dira Bermeoko San Migel auzoko jaiak. Santuaren omenezko jaiegunetik domekararte hainbat ekintza izango dira programaren barruan. Beste hitzorduen artean, auzo ibilaldia, mus eta briska txapelketak, umeen josalak, dantzaldia eta Harriti neska taldearen eskutik, herri kirolen erakustaldia izango da be bai.

Bihar, San Migel eguna, eguerdiko txupinazoagaz hasiko dira auzoko jaiak. Ordu erdi beranduago, meza nagusia izango da eta ondoren, Bermeoko Udalbatzari harrera egingo jako. Arratsalde partean, briska txapelketa hasiko da, eta 17.00 etan, beste meza bat ospatuko da bertako elizatxoan. Mus txapelketa, 21:00etan egingo da.

Zapatuan, 9:30ean auzo ibilaldia egingo da San Migelen eta eguerdiko meza amaitu eta gero, pastak eta ardoaren jan-edana antolatuko da txosnan. Umeen jolasak eta ardi txakurren erakusketa arratsaldean burutuko dira. Gihar frijitua dasta-tzeko aukera egongo da, eta 22:00etan dantzaldia izango dogu Lotxo eta Urdaibai taldeakaz.

Zumetzagan be bai

Urriaren 1ean, domekan, Harriti Giza Proba taldeko neskek herri kirolen erakustaldia eskainiko dabe (12.00). «Bizkaiko zortzi emakumek osotutako giza taldea da, eta andrazko kirolari horreek grina, gogoa eta indar izugarria erakusten dabe erauren erakustaldi bakotxean», aurreratu dabe jaietako antolatzaileek. Ondoren, adar-jolea entzuteko aukera izango dabe bertaratutakoek, txosnan. Auzo bazkaria 15:00etan hasiko da.

San Migel egunean baita be, bakiotar, meñakar eta mungiar asko batuko dira Zumetzagan, euskal giroko ospakizun alai baten parte hartzeko asmoz. Jaieguna 11.00etan hasiko da herri kirolakaz eta ordubete beranduago meza nagusia ospatuko da. Ostean, sahieski-jana izango da. Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi bertsoka ibiliko dira tortilla txapelketa egiten dan bitartean. Erromeria Obaneuke taldeak eta elektrotxarangak girotuko dabe.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios