Borrar
Orain urte bi antolatu zan Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren saio bat. LILIBERTSO BERTSO ESKOLA

Busturialdeko Bertsolari Txapelketa Errigoitin berotzen hasiko da gaur

Hiru saiotan banatuta, eskualdeko 19 gaztek parte hartuko dabe Gernika-Lumoko Lilibertso Bertso Eskolak antolatutako hitzorduan

IRATXE ASTUI

GERNIKA-LUMO.

Jueves, 7 de noviembre 2019

Comenta

Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren edizio barriari hasiera emongo deutse, gaur iluntzean (21.00etan), Errigoitiko Ikuilu txokoan. Gernika-Lumoko Lilibertso Bertso Eskolak antolatuko dau hitzordua, aurten hirugarrenez. «Eskualdea bertsoz girotzea gura dogu ekimen honen bitartez», azaldu dau Lilibertso Bertso Eskolako, Ander Elortegik.

Aurtengo txapelketan, eskualdeko 19 bertsolarik parte hartuko dabe. Programa hiru finalaurrekoez osotuta egongo da, eta horreen ostean, finala jokatuko da, Gernikako Astra kultur-fabrikan, abenduaren 13an. «Saio guztietarako sarrera dobakoa izango da», zehaztu dabe Lilibertsoko kideek.

Aurtengoan baina, Busturialdeko Bertsolari Txapelketa nobedade bategaz dator. «Aurreko edizioetako finala zapatu arratsaldez antolatzen genduan eta nahiko hotza izaten zan orduagatik. Hori dala eta, oraingoan barikuan izatea aproposagotzat jo dogu giro beroagoa lortzeko», esan dabe egun aldaketa arrazoitzeko.

Urte birik behin jokatzen dan eskualdeko txapelketaren gaurko finalaurrekoan, Mikel Retolaza, Aitor Etxebarriazarraga, Koldo Muñiz, Koldo Gezuraga, Unai Agirre eta Gurutz Uruburu bertsolariek abestuko dabe.

Afal osteko saioak

Bigarren finalaurrekoa, bestalde, hilaren 15ean egingo da, Muxikako Ariatza auzoko Atxelipe Txokoan. Horretan, Lurdes Ondaro, Nagore Beitita, Ander Elortegi, Eneko Aldana, Beñat Bilbao eta Ibai Amillategi igoko dira taula gainera.

Bertsozaleek Eako Belendiz auzoko txokoan alkartuko dira hirugarren eta azkanengoko finalaurrekoaz gozatzeko, azaroaren 29an. Bertan izango dira Julen Arzanegi, Asier Galarza, Janire Arrizabalaga, Jon Arano, Enare Muniategi eta Iker Uriarte. «Afal osteko saioak izango dira danak eta 21.00etan hasiko dira».

Onintza Enbeita, igezko irabazlea, zuzenean sartuko da Gernikako Astrako gunean ospatuko dan txapelketaren finalean. Ganontzeko 18 bertsolarik, bestalde, hiru saiotan abestuko dabe eta saio bakotxean, sei ariko dira. «Irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera eta gainon-tzeko finalistak puntuazioaren arabera sailkatuko dira», argitu dabe.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Busturialdeko Bertsolari Txapelketa Errigoitin berotzen hasiko da gaur

Busturialdeko Bertsolari Txapelketa Errigoitin berotzen hasiko da gaur