Borrar
Sarituak, partaideak eta epaimahia Gautegiz-Areagako Urdaibai Bird Centerrean. A. Retolaza

Busturialdeak ekitaldi pertsonalizatuak eta baso ustiapena saritu ditu

Eskualdeko Enpresa Ideia Lehiaketan bi sari ekonomiko eman dira eta gainera irabazleek Arratzuko Elkartegian ere urtebeteko langunea edukiko dute

ander retolaza

Gautegiz Arteaga

Viernes, 20 de diciembre 2019, 21:40

Comenta

Busturialdeko VI. Enpresa Ideia Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia burutu zen ostegun arratsaldean Gautegiz-Arteagako Urdaibai Bird Centerrean. 7 enpresa ideia aurkeztu dituzte aurten eskualdeko gazteek, baina bi izan dira sarituak soilik; Növerek Events izan da lehen sariduna, ekitaldeen sortzaile ideia dena, eta Mikobasok lortu du lehen sektorearekin lotutako ideiarik onenaren saria, baso ustiapenaren eraldaketan oinarritzen den ideia dela eta.

Ekimena eskualdeko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei dago bideratuta eta Busturialdean lanpostu berriak sortzea eta kultura ekimen aktibo bat sortzea dute xede nagusi. Urremendi Landa Garapen Elkarteak batzen dituen Arratzu, Ereño, Forua, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako udalek eta Bermeoko eta Gernika-Lumoko Gazteria zerbitzuek antolatutako lehiaketa da, haren seigarren edizioa bete berri zuena ostegunean. 80 enpresa ideia baino gehiago jaso dira aurreko 5 edizioetan.

Irabazleen harira, Növerek Events-eko parte diren Yaiza eta Ania Cid ahizpa gernikarrak dira enpresa ideiaren sortzaileak eta aurrera eraman dute ideiaren hazkunde guztia, saritua izan arte. «Lagunarteko fabore moduan hasi zen ekitaldiak sortzearena, baina ikusi genuen jendeak erantzun ona zuela horren inguruan eta horrek ideia formalizatzera eraman zigun. Gehien gustatzen zaigun lana da eta gainera ordaintzen badigute... aurrera egin behar genuen honekin», azaldu zuten. Lehenengo sariak gainera, 3000 euroko ordainsaria du bere barne, eta diru hori proiektuan inbertituko zutela esan zuten Cid ahizpak. «Hurrengo ekitaldietarako erabiliko dugu dirua, ideia asko ditugulako. Gainera, ekitaldiak pertsonalizatu egiten ditugu, zerbait gehiago eman nahi dugu ekimena antolatzeaz gain», azpimarratu zuten.

Proiektua, bestalde, Berlinen jaio zela gehitu zuten, bertan elkarrekin bizitzen egon zirenean. «Izena 'ahiztak' esan nahi du hungarieraz eta gustatu egin zitzaigun», gehitu zuten. Lehiaketak ideia berritzaileak burutzeko aukerak sustatu nahi ditu eta bere helburuen artean, ekintzailetza kultura hedatzea, Busturialdean lana eta aberastasuna sortzea eta zonaldeko ekonomia sustatzea aurkitzen dira.

Lehen sektorearekin lotutako ideiaren inguruan, Mikobaso ideia izan zen irabazlea, 1.000 euroko saria lortu zuena. Lursailen erabilera aldatzeko alternatiba jasangarriago bat eskaintzen diete bezeroei, hots, etekin ekonomikoaren jatorria aldatzea eta onddoen ekoizpena eskualdeko basoetan ezartzea. Ingurumen Zientzietan Graduatua den Eider Urrutia (Bermeo, 1991) da ideiaren sustatzailea, biodibertsitatearen kontserbazioan oinarritutako masterra duena honetaz aparte.

Iazko irabazlea

Sari banaketan, bestalde, Maitane Leizaola BFAko Ahaldun Nagusiaren Kabineteko Koordinazioarako Zuzendari Nagusia izan zen eta gazteek ideiak «gaurtik» aportatzen dituztela azaldu zuen. «Elkarlan honen parte izatea ohore bat da niretzat», gehitu zuen.

Busturialdeko hainbat ezagun egon ziren bertan ere, besteak beste, Bermeoko Udaleko alkatea den Aritz Abaroa, Gernika-Lumoko alkatea den Jose María Gorroño, eta Urremendi Landa Garapen Elkarteko presidente eta Ereñoko Udaleko alkateordea den Ager Lejarreta. Aurkeztutako gainontzeko partaideak ere bertan izan ziren. Haien ideiak labur azaldu zituzten eta otzara bat eman zieten antolatzaileek. Iazko irabazlea izan zen Irati Arrien ere lekuko izan zen ekitaldian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Busturialdeak ekitaldi pertsonalizatuak eta baso ustiapena saritu ditu

Busturialdeak ekitaldi pertsonalizatuak eta baso ustiapena saritu ditu