Bitartekari lanak betetzeko lagun bat behar dabe Astran

I. A. GERNIKA-LUMO.

Gernikako Astran, bitartekari lanak beteteko lagun baten bila dabilz, egunotan. Horretarako, hain zuzen be, lan deialdia zabaldu dabe Busturialdean eta bertara aurkeztuko diran hautagaiek aukeraketa prozesu batean parte hartu beharko dabe.

Lanpostu deialdira edonork parte hartu daike, baina, ezinbestekoa izango da, «kulturarako fabrika sozialaren proiektua eta Gernika elkargintzaren zein gizarte eta kultura mugimenduaren errealitatea ondo ezagutzea», zehaztu dabe Astratik. Gernikaldean bizitzea, langabezian egotea, euskaraz jakitea eta bertoko euskara ulertzeko gai izatea eta euskaraz modu egokian idazteko gaitasuna eukitea dira bete beharreko beste baldintzak.

Astrak lanaldi erdiko kontratua, hau da, astean bost egun eta egunean lau ordu, eskaintzen dau. Soldata gordina izango da, hilean 600 eurokoa, beti be, Gizarte seguran-tzagaz. Horrez ganera, soldataren zati bat derrigorrezko beharrizanak asetzeko baliabideetan jaso daiteke, dirutan jaso ordez.

«Lan talde dinamiko batean sartzea eskaintzen dau, baita Astra proiektuari bultzada emoteko aukera be». Lasposturako eskariak bidaltzeko epea datorren barikuan amaituko da.

 

Fotos

Vídeos