Borrar

Bermeoko skate zaleek euren jaia ospatuko dabe gaur, lasterketa eta kontzertuakaz

I. A.

BERMEO.

Viernes, 6 de octubre 2017, 23:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bermeoko Jose Done ikastetxeko skate parkearen 12. urteurrena ospatzeko, herriko Skateruek kirol elkarteak, Bermeoko Udalaren laguntzarekin, 'Skate or Due' jaialdia ospatuko dau gaur. «Joan dan asteburuan ospatzeko izan ginen baina euriagatik atzeratu beharra euki dogu jaialdia», argitu dabe Skateruek taldekoek. Jai eguna hasteko, 12:30etik 14:00etara txiki skate egiteko aukera izango da eta 12 urtera arteko ume eta gaztetxoek txapelketa eta jokoetan parte hartu ahal izango dabe. Arratsaldeko 17.00etan open-a egingo da, eta 18:30etik aurrera «Best Trick txapelketa, jam, lasterketak eta azken gudaria, besteak beste, izango doguz», zehaztu dabe talde antzolatzailearen lagunek.

Gaueko 22:00etatik 02:00etara, bestalde, musikaren txanda helduko da, herriko taldeen kontzertuak izango baitira, Hizkuntza Eskola alboko skate parkean. Agertoki gainera igoko dir, hain zuzen be, Salitre, Puro Odio, Revertt, Wicked Wizzard eta Magnetico Grupo Robot taldeak. «Adin guztiko jendea gonbidatuta dago», animatu dabe.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios