Bakioko Udaleko aurrekontuei ekarpenak egiteko azken batzarra hilaren 19rako lotu da

I. A. BAKIO.

Aurrera doa Baioko aurrekontuen inguru herrian zabaldu izan dan parte hartze prozesua. Lehenengo bi batzarrak burutu eta gero, hilarren 7an eta 9an, hirugarren eta azkana gaur zortzi egitea erabaki da. Hurrengo hitzrdua, beraz, udalerriko Txakolindegian egingo da, 19.00etan hasita.

«Batzar horreen helburu nagusia herritarrek datorren urteko aurrekonturako proposamenak egitea izan da, eta jadanik haibat proposamen jaso izan dira», zehaztu dabe Udaleko iturriek. Batzarretan, parte hartze prozesua ondo ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta proposamenak egiteko aukera izaten da. «Halandaze, bertaratu ezin danak urriaren 21era arteko epea izango dau proposamenak egiteko Udaletxean, Kiroldegian, Osasun zentroan, Kultur Etxean eta Gaztelekuan ipinitako postontzi bidez edo internet bidez», gogora ekarri dabe.

Prozesuaren bidez aurrekontuaren 300.000 euro zertara bideratu ahal diran erabakiko da. «Herritarrei dei egin gura deutsegu Bakiok gaur egun daukazan beharrizan inguruan hausnartzeko», esan dabe.

Temas

Bakio
 

Fotos

Vídeos