'Bakio udan euskeraz' programak hainbat ekimen dakarz uztailarako

IRATXE ASTUIBAKIO.

Bakioko Berbalagunak taldeak bultzatuta, 'Bakio udan euskaraz' tituludun programa abian da, oraingoz, kostaldeko herrian. Asteon hasi dan ekimenen agendaren helburua da, «udako oporraldian be euskaraz bizi eta euskara praktikatu ahal izatea, lagun artean», azaldu dabe Bakioko taldean. «Uda, aisialdia eta euskara uztartuz» antolatu izan dan proposamenari jarraituz, magia ikuskizuna aurreikusita dago, hilaren 17rako, eguaztena. Saioa portuan egingo da, 19.00etan.

Leku eta ordu bardinean, baina uztailaren 24an, akro-yoga saioa izango da, bestalde. «Beraz, udaz, hondartzaz, oporrez eta aisialdiaz gozatu eta euskaraz egiten jarraitu nahi izanez gero, Bakio aukera eta eskaintzarik onena da egunotan», animatzen dabe ekintzan parte hartzera. Izena emoteko interesa daukenentzat, bai bakiotarrek zein inguruko herrietatik etorritakoek, aurretik bete beharko dabe inskripzioa

Horretarako 688746775 telefono zenbakiko whatsapp-ara bidali behar dabez hartu emonetarako euren datuak edota, gura izan ezkero, kinttopeko@aek.eus posta elektronikora idatzi. Programako ekintzak hondar-tza inguruan egiteko antolatu dira, «baina euria balitx Bentako karpara lekuz aldatuko doguz», jakinarazi dabe antolatzaileek.

Temas

Bakio