Atzerritar jatorriko ikasleei arreta emoteko prosezuak egokitu gura dabez Bermeon

I. A. BERMEO.

Atzerritar jatorriko ikasle eta familiei harrera eta arreta emoteko prozesuak egokitzearen garrantzia azpimarratu dabe Bermeoko Eleizalde ikastolako arduradunek, Udalaren Bizikidetza eta Aniztasun Planaren 2.2. ganean hausnarketa sakona egin eta gero. «Ezinbestean, informazio eta orientabide egokiak jaso behar dabez. Iritsi barriei gizarteratzeko beharrezkoa dan informazioa helaraztea be guztiz egokia ikusten dogu», proposatu deutsie Ikastolen Elkartetik be Bermeoko Udaleko arduradunei.

Informazio horretan, herriko ikastolaren ustez, «ikastetxe bakotxaren ezaugarriena sartu behar da eta ezagutu egin behar da familia eta ikaslearen egoera, hizkuntz gaitasunak eta aurreko eskola-ibilbidea», zehaztu eben. Era berean, Ikastola Mugimenduak adierazten dauenez, «udalek, herritarrengandik hurbilen dagozen erakundeak izanda, hartu-emon estu eta zuzena euki beharko leukie Eskolatze Batzordeakaz», gaineratu eben.

Bete alde batetik, Bermeon dauden atzerriko familiek euskal hezkuntza sistemaz eta Bermeoko ikastetxeez dauken pertzepzioari buruzko azterlan bat sustatzea interesgarritzat jotzen dau Ikastolen mugimenduak.

Bizikidetza eta Anitasun Planari egindako ekarpenak «positibotzat» hartu dauz, bestalde, Bermeoko Udalak. Herriko alkate Idurre Bidegunenen esanetan, «apustua da gizarte justuago, berdintsuago eta kohesionatuago bat lortzea». «Immigrazioaren fenomenoa ondo ulertu behar dogu, datuak ondo aztertu, aurreiritziak gainditu eta daukagun errealitatearen aurrean dibertsitate kultural handiko herri bat eraiki».

Temas

Bermeo
 

Fotos

Vídeos