Asiako terrorezko dozena bat pelikula labur ikusgai izango dira gaur Bermeoko Gorefest jaialdian

IRATXE ASTUI BERMEO.

Bermeoko Spookypheria Productions elkarteak eta herriko Udalaren laguntzarekin antolatutako XVIII Gorefest jaialdia izango da gaur Bermeon. Aurtengo edizioan, Asiako terrorrezko film laburrak ikusteko aukera eukiko dabe, Nestor Basterretxea aretora bertaratzen diran 'gore' zaleek. Programari begira, mundu guztiko film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai. «Terrorearekin, suspensearekin, eta umore onarekin gozatzeko aukera ederra egongo da», baieztatu dabe Gorefest jaialdiaren antolatzaileek. Emonaldia 20.00etan hasiko da eta sarrera lau euro ordaindu beharko da.

Guztira, dozena bat laburmetrai ikusi ahal izango dira Nestor Basterretxea aretoan. Besteak beste, 'Hidden-Devil' (Fran Mateu), 'Futuro' (Iñigo Acha), 'Nerón' (Rubin Stein) eta 'Last Memory' (Juan Luis Moreno Somé) tituludunak. Ezustea mantentze arren, dana dala, titulurik aurreratu ez daben luzemetraia be ikusi ahal izango dira gaur. Spookypheria Productions elkarteak azaldu dauanez, «animazio aktoreek be ibiliko dira Bermeoko kaleetatik, 19.00etatik aurrera».

Temas

Bermeo

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos