Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Ekobideak igaz antolatutako baso bainu bat Muruetako landa berdeetatik . EKOBIDEAK
Arbola arteko bainu terapeutikoak egingo dabez Urdaibaiko basoetan

Arbola arteko bainu terapeutikoak egingo dabez Urdaibaiko basoetan

Martira bitarte, hilean behin antolatu dabez ibilaldiak, Murueta, Gernika-Lumo eta Arratzu-Mendatatik

IRATXE ASTUI

GERNIKA-LUMO.

Viernes, 10 de enero 2020

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igaz eginiko proba pilotuaren ostean, Ekobideak kooperatibak, Urremendi Landa Garapenaren Elkartearen bitartez, baso bainuak antolatu dauz, barriro be, Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdian. Arbola arteko bainuak edo japonieraz deritxen 'Shinrin-yoku' terapiak osasunarentzat onurak ei dakarz baieztatzen dabe natura ibilaldien antolatzaileek. «Gomendagarriak dira, bereziki, estres egoera, antsietate edo krisialdi bat sufritzen dabilzen pertsonentzat», jakinarazo dabe.

Gidari baten eskutik, arbola arteko bainuetan «bost zentsumenaren bitartez naturaz gozatu eta basoagaz konektatu egiten dogu», azaldu dabe Ekobidea kooperatibatik. Ibilbideak egiteko sasoirik aproposena, «edozein da, eguzki zein eurioean, paisaiaren koloreak, txorien soinuak entzutearen sentsazioez gozatu ahal dogulako basoen barruan», dinoe.

Baso bainuen lehenengo saioa Muruetan egingo dabe hilaren 26an. Irteera hori beteta badago be, otsailaren 26an Gernika-Lumotik egingo da beste ibilbide bat, eta hirugarrena, martiaren 22an egitea aurreikusita dago, Arratzu-Mendatatik. Irteerak 10.30etatik 12.00etara bitarte egingo dabez.

Daborduko emon leike izena 688627242 telefono zenbakiaren bitartez edo ekobideak@gmail.com posta elektronikora idatziz. Gernika-Lumo eta Mendata-Arratzuko saioetan pate hartzeko bost euro ordaindu behar dira.

Egoera fisikoa hobetu

Ez da lehenengo bidarrez arbola arteko bainua antolatzen dana Urdaibai Biosfera Erreserban. 2018ko udan, Avifes buruko gaitzen bat daukenen eta haien senideen elkarteko 30 lagunek baso bainuak egin ebezan. Esperientziak parte hartzaileengan izan zuen eragina «oso ona» izan zala aztertu eben Ekobideak kooperatibatik.

Buruko gaitzen bat euki eta ikerketan parte hartu ebenen ia gehienek euren egoera fisikoaren ganeko per-tzepzioa «hobetu» egin ebela aitortu eben. « %45 normal sentitzetik alai sentitzera pasa zan, eta %54ak indar handiagoa sentitu eban» ziurtatu eben.

Horrezaz ganera, baso bainuan parte hartu eben lagunen «arteria presioaren eta bihotz frekuentziaren jaitsiera progresiboa izan zan», nabarmendu eben.

Basoan ibilaldiak egitearen helburu nagusia da, bestalde, «emozio negatiboak gitxitzea eta egunero estresatzen gaituezan kontuak, mobilak edo zaratak tartean, albo batean itzi «, azaldu dabe. «Orainaren momentua da garrantzitsuena lasaitasuna handitzeko».

Urdaibaiko Biosferaren Erreserban aurretik burutu zan ikerketan parte hartu ebenen aktibitatea hasi zanean, bestalde, «urduri egozen pertsonen %81ak euren antsietatea txikiago zala sentitu eben», gaineratu eben.

Baso-bainuak dakarren beste onura bat da «harreman pertsonalak hobetu egiten dirala», aitortzen dabe terapiaren maisuek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios