Aisialdiko begiralearen titulua lortzeko ikastaroan izena emon ahal da, dagoeneko, Bermeon

IRATXE ASTUI BERMEO.

Bermeoko Udalak aisialdiko begiralea izateko ikastaroa antolatu dau, beste urte batez, Gaztetxo Eskoleagaz batera. Ikastaroa, urriaren 20tik 2019ko maiatzaren 5era arte izango da, 12 asteburutan banatuta. Izena emotea urriaren 11ra arte edo eskainitako gehienezko plaza kopurua bete arte egongo da zabalik Gazte Informazio Zerbitzuan, herriko Gizarte eta Kultura etxean.

«Eskolak bariku arratsaldeetan eta zapatuetan leku berean eskainiko dabez eta derrigorrezkoa izango da 12 saioetara joatea titulua tramitatu ahal izateko», ohartarazo dabe. Ikastaroaren atal teorikoak 150 orduko iraupena izango dau. Hori amaitutakoan, ikasleek 160 orduko praktikak egin beharko dabez. Praktikok Udalaren gazteria zerbitzuetan egiteko aukera egongo da -Gaztelekua eta Ludoteka-, lekua egonez gero.

Eusko Jaurlaritzaren Aisialdiko Begirale titulu ofiziala lortzeko, beraz, «praktikak garatu beharko dira». Eskolak 20 lagunentzako lekua dauka, gehienez. Ikasleek 18 urte izan beharko dabez begirale praktikak gauzatzeko edota atal teorikoa amaitzen dauenerako. Izena emoterakoan eta taldea osotzeko momentuan 35 urtera arteko gazte bermeotarrek eukiko dabe lehentasuna.

Izena emon gura dabenek Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko lehen solairuan kokatuta dagoen Gazteentzako Informazio Zerbitzura joan beharko dabe. Ikastaroaren ganeko informazio gehiago eskuratzeko be GIZera bertaratu beharko dira. Bertako telefonoa 946179158 da, posta elektronikoa giz@bermeo.eus eta webgunea www.giz.bermeo.org.

Temas

Bermeo