Borrar
Sagrado Corazon ikastetxeko LH4ko ikasleak astean behin joan dira Udaleko zaharren egoitzara ikasturtearen barruan. EL CORREO
Gazte eta adinekoen arteko loturak indartu dira

Gazte eta adinekoen arteko loturak indartu dira

IRATXE ASTUI

Jueves, 22 de junio 2017, 01:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bermeo. Gazteen eta adinekoen arteko lotura indartzeko esperientzia errepikatu dabe, beste urte batez, Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleek. Ekimenaren helburua izan da, «ordu batzuk alkarregaz partekatzea, bata besteengandik gauzak ikasi eta momentu politak eta dibertigarriak igaro be bai», azaldu dabe Udaleko iturriek.

Ikasturtearen barruan, astean behin joan dira LH4ko ikasleak Bermeoko Sancti Spritus zaharren egoitzara. «Berba egin, jolastu eta hainbat ekimen alkarrekin egiten dabez, euren arteko loturak indartuz» azpimarratu dabe ekimenaren bultzatzaileek. Hezkuntza programa hori, izan be, igezko ikasturtean ipini eben martxan, lehenengoz, eta Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak eta Sagrado Corazon ikastetxetik adierazi dabenez, «oso aberasgarria» izan da guztientzat, aurtengoan be. Datorren ikasturteari begira, «errepikatu egingo dogoz topeketen agenda», aurreratu dabe kostaldeko herriko ikastetxetik.

Sentsibilizazioa

Neska-mutilen eta Bermeoko Udalaren egoitzako nagusien arteko topaketek, bestalde, @nagusienganako gazteen sentsibilizazioan laguntzen dabez; izan be, gaurko gizartean adinekoak askotan gitxietsiak dira eta topaketa honekaz jarduera horreek saihesten dira», baieztatu dabe.

Topeketen ekimena, eskola proiektuaren barruan sartu dau Sagrado Corazon ikastetxeak, Gazte-nagusi izenpenan. «Ez da ekintza puntual bat, ikastetxearen hezkuntza proiektuan atal bat baino», azaldu dabe udalerriko eskolako arduradunek. Ikasleen eta zaharren udal egoi-tzako egoiliarrren arteko topaketak joan dan urrian hasi ziran eta ikasturte osoan zehar burutu dira.

«Gazte eta adinekoen topaketa horien bitartez, generazio ezberdinen arteko loturak sortzen eta lantzen saiatzen gara, elkarrengandik ikasi eta momentu politak bizitzen dabez gazte zein nagusiek, egia bihurtuz aspaldiko esamoldea: Izan diralako gara», gogora ekarri dabe ekimenaren bultzatzaileek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios