Udako udalekuetan izena emoteko epea zabalik dago Gautegiz Arteagan
Iratxe ASTUI
Martes, 30 de mayo 2017, 23:25
Udako udalekuetan izena emoteko epea zabalik dago dagoeneko Gautegiz Arteagan. Udalak hainbat ekintza antolatu izan dauz 3 eta 15 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoen ekimenean. Udalekuak, izan be, talde bitan antolatu izan dira, partehartzaileen adinaren arabera banatuta. «Hondartzan kirola egin edota zinema programa gazteentzako eta ozeanoak zein landareria eta fauna ezagutzeko jarduerak izango dira», aurreratu dabe ekimenaren bultzatzaileek. Izena emoteko azken eguna ekainaren 9 izango da.
Udatxiki programaren barruan, 3 eta 8 urte bitarteko umeak sartuko dira; eta Udagazte izenekoan, barriz, 9 eta 15 urte bitarte gaztetxoak. «Jarduera guztiak goizez burutuko dira; 10.00etatik 14.00ak arte», argitu gura izan dabe. Lehenengo txanda ekainaren 26tik uztailaren 7ra izango da eta bigarrena uztailaren 10etik 21era, hain zuzen be. Izena emotearen prezioa 50 eta 90 euro tartean egongo da, herrikoa edo ez erroldatua izatearen arabera.