Euskotrenek %82ko hazkundea izan zuen Gernikako Urriko Azken Astelehenean

Iaz 11.057 bidaia egin ziren bitartean, aurten 20.121 bidaia egin dira

ELCORREO.COM

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoaren tren zerbitzuek %82ko hazkundea izan zuten joan den urriaren 31n ospatu zen Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azoka zela-eta erregistratutako bidaien kopuruan. Iaz 11.057 bidaia egin ziren bitartean, 2016an 20.121 bidaia egin dira.

Gainera, jaieguneko bezpera zenez, Euskotrenek gaueko zerbitzu bereziak ere eskaini zituen, eta zerbitzu horietan 2.013 bidaia egin ziren azaroaren 1eko 00.00etatik 07.00etara bitartean, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Urriaren 31ko ordu gehienetan, Euskotrenek 30 minutuko maiztasuna eskaini zuen Bilbo eta Bermeo artean. Bilbo-Gernika eta Zornotza-Gernika ibilbideetako zirkulazioak ere indartu zituen, 15 minutuko maiztasunarekin jende gehien zegoen orduetan. Halaber, azaroaren 1eko goizaldean hiru trenek zirkulatu zuten Gernikatik Bermeorantz eta beste hiruk Bilborantz.