Borrar
Jon Arretxe idazlea.
Jon Arretxe eta Miren Palacios idazleak Bermeoko Liburu eta Disko Azokan izango dira

Jon Arretxe eta Miren Palacios idazleak Bermeoko Liburu eta Disko Azokan izango dira

Atzo hasitako ekitaldia martxoaren 20an amaituko da. 15 erakusle daude eta noberadeak %10eko beherapenarekin lortu daitezke

elcorreo.com

Sábado, 12 de marzo 2016, 01:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bermeok literatura eta musika batu ditu. Kostaldeko herri honen Liburu eta Disko Azokak atzo ireki zituen ateak, eta 15 erakusle izango ditu martxoaren 20ra bitartean. Euskarazko eta gaztelaniazko liburugintzako eta diskogintzako nobedadeen aukera zabala izango du, %10eko beherapenarekin.

Liburu eta diskoekin batera, azokako standetan 'Bertso paperak' erakusketa ere izango da ikusgai. Halaber, idazleen presentzia garrantzitsua izango da asteburuetan, Jon Arretxe, Jose Jabier Abasolo eta Miren Palacios idazleak liburuak sinatzen izango baitira.

Haur eta gazte literatura, helduentzako literatura, sukaldaritza, historia, itsasoa, euskal gaia eta euskal diskogintza dira, besteak beste, azokan azalduko diren gaiak. Irakurzaletasuna bultzatzea, azken eleberriak ezagutzera ematea eta liburua protagonista bilakatzea dira Liburu eta Disko Azokaren helburuak. Goizez 11.00etatik 13.30era eta arratsaldez 17.00etatik 20.30era bisitatu ahal izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios