Lea Artibaiko bertsolari gazteek BBK sariketaren finalerako txartela lortu dabe

Durangoko saioa «giro ezin hobean egin da», baieztatu dabe sariketaren antolatzaileek

MAIKA SALGUEROBERMEO

XXXII. Bertsolari gazteen BBK sariketa apurka-apurka amaitzera doa eta atzo Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan jokatu zan lehen finalerdian Lea Artibai taldeko gazteek irabazi eben, Duralgaldekoen kontra. Hori dala eta, bertokoak hilaren 258an Bilboko Kafe Antzokian burutuko dan finalean izango dira.

Durangoko saioa «giro ezin hobean egin da», baieztatu dabe sariketaren antolatzaileek. Lea-Artibaiko taldea ordezkatzeko Aitor Ruiz Urizar, Graxi Arregi Leonardo eta Naroa Loiola Lejardi egon dira, 18 urte artekoetan. Nagusiagoen artean, barriz,, Aissa Intxausti Aburruza, Eneko Arrate Sololuze eta Nerea Ibarzabal Salegi aurkeztu dira.

Lea-Artibaiko taldeak 156.5 puntu egin ebazan 18 urtera artekoetan. Durangaldeak, barriz, 172.5 puntu egin ditu talde horretan. 18 urtetik gorakoetan, bestalde, 248.5 eta 216 egin dabe Lea-Artibaikoek eta Durangaldekoek, hurrenez hurren. Azkenean, beraz, 16,5 puntuen aldeagatik, Lea-Artibai gailendu izan da finalerako txartela lortuz.

Aurrez aurre

Busturialdeko taldeari, bestalde, hilaren 25ean tokatuko jako abestea Arratia taldearen kontra, Igorreko Lasarte aretoan burutuko dan finalerdian. Aurten, beraz zonaldeko eskualde biak aurrez aurre abesten egotea subertatu daiteke. Sariketan, 2.000 euro baino gehiago banatuko dira sarietan. Talde txapeldunak 1.260 euro izango ditu, bigarren saria 900 eurokoa izango da, eta 140 euro emango jakoz bizkaierarik onena erabiltzen dauan bertsolariari.