Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con una única vía y con un servicio complementario de autobuses

Delinkuentziak behera egin du Arrigorriagan

2016. urtean, 62 delitu gutxiago egon ziren 2015. urtearekin alderatuta, hau da % 19 jaitsi ziren

elcorreo.com

Miércoles, 15 de marzo 2017, 23:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrigorriagan 2016. urtean egon ziren delituen kopurua %19an murriztu zen aurreko urtearekin erkatuta; hortaz, Zaratamoren ondoren (%20) delitu gutxien izan dituena izan da Galdakaoko Ertzain Etxeari atxikitako udalerrien artean. Ertzain Etxeak duela gutxi aurkeztu zuen aurreko ekitaldiko balantzea.

Horrenbestez, Arrigorriaga Galdakako polizia-etxearen nahiko azpitik dago, baina, hala ere, bertan delinkuentzia-tasa %13an murriztu da mila biztanleko 25,22 deliturekin eta hirugarren udal-mugape gisa kokatu da, Ondarroak eta Durangok zifra oso berdintsuekin bakarrik gainditzen dutena.

Mila biztanleko 25,22 delitu horiek asko urruntzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 37,8etatik eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren 41,5etatik. Zentzu horretan, azpimarratu behar da iaz, urte osoan, ez zela hilketarik egon, eta hori da gizartean alarmarik handien sortzen duen delitua.

Oro har, Galdakaoko mugapean nabarmen murriztu dira lapurretak enpresa eta etxebizitzetan, bai eta sexu-askatasunaren aurkako eta genero zein etxeko indarkeriari lotutako delituak ere.

Etxebizitxen lapurreta gutxiago

Zehazki, Arrigorriagan, non 2016. urtean 261 delitu gertatu diren, 2015. urtean gertatu ziren 323 delituen parean (62 gutxiago, % 19), beherakada esanguratsuena etxebizitzetako lapurretatan ikusi da, 10 egotetik 2 baino ez egotera igaro baita. Horrez gain, murrizketa handia egon da enpresetan egindako lapurretetan, 21 izatetik 11 izatera pasatu baita.

Segurtasunaren aurkako delituak ere 18tik 13ra igaro dira, eta indarkeriazko lapurretak eta sexu-askatasunaren aurkako delituak lau izatetik bakarra izatera jaitsi da. Lesioen delituak 26tik 18ra murriztu dira, eta ordena publikoaren aurkakoak berdin geratu dira, kasu bakarra egon baita. Etxeko indarkeriari edo genero-indarkeriari dagokionez bi delitu gehiago erregistratu dira (12-14), eta gehikuntzarik adierazgarriena trastelekuen lapurretatan izan da, 7 izatetik 16 izatera pasatu baitira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios