Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria

Bilbo, Manhattan Short film laburren jaialdiaren egoitza

Jaialdi honetan ikusleak dira irabazlea aukeratzen dutenak

elcorreo.com

Viernes, 30 de septiembre 2016, 00:12

Manhattan Short film laburren jaialdiko proiekzioak izango dira gaur Bilbon. Jaialdi honetan ikusleak dira irabazlea aukeratzen dutenak, munduko 250 hiri baino gehiagotan aldi berean egiten den proiekzio baten bitartez. Bilbotarrek beren botoekin irabazlea aukeratuko duten zazpigarren aldia izango da. Jaialdiak 19 edizio beteko ditu jada.

Publicidad

Edizio honetarako aukeratutako hamar film laburren proiekzioa Arte Ederren museoan izango da, arratsaldeko 20.00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua denez, info@simplecomunicacion.com posta elektronikora idatzi beharko da lortzeko. Emanaldia Bilboko Udaleko Kultura Sailari eta FAS zineklubari esker gauzatuko da.

'One Week, One World, One Festival' goiburuak laburbiltzen du Manhattan Short jaialdiaren filosofia. Astebetean, munduko hainbat aretotan, edizio honetako hamar film labur finalisten emanaldiak antolatuko dira, eta publikoa izango da irabazlea aukeratuko duena.

Horretarako, ikusle bakoitzak boto txartel bat jasotzen du emanaldira sartzen denean, eta proiektatutako film laburren artean film eta aktore gogokoenari ematen dio botoa. Proiekzioa bukatutakoan txartelak jaso eta zenbaketa egiten da. Bozketaren emaitza posta elektronikoz bidaltzen da Manhattanera. Mundu osoko boto guztiak zenbatu ondoren, film labur irabazlearen izena urriaren 3an jakinaraziko da New Yorken, www.mahattanshort.com orrialdearen bidez, 16.00etan.

Edizio honetako film labur finalistak zortzi herrialdetatik datoz, eta 52 herrialdetako 840 film laburren artean aukeratu dira. Bi lan animaziozkoak dira, eta besteen artean, komedia, drama, beldurrezkoak edo zientzia fikziozkoak daude dira.

Publicidad

2015eko film laburrik bozkatuenak, 'SHOK' (Kosovo) eta 'Bear Story' (Txile), Oscar sarietarako izendatuak izan ziren, eta pelikula txiletarrak saria lortu zuen animaziozko film labur onenaren sailean. Gainera, aurten lehenengoz, Manhattam Short jaialdiko film labur finalistek Oscar sarietan hautagai izateko txartela eskuratuko dute automatikoki.

1998an egin zen Manhattan Short-aren lehenengo edizioa. Bertan, 16 film labur proiektatu ziren New York hiriko Mulberry kalean, kamioi baten hegalean jarritako pantaila batean. Geroztik, jaialdi hau haziz joan da mundu mailako fenomeno bihurtzera iritsiz. Manhattan Short bost kontinenteetan aldi berean burutzen den munduko zinemaldi bakarra da eta 100.000 zaletik gora biltzen ditu zinemagile belaunaldi berrien lanaren inguruan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad