Borrar
Bisitariak, Guggenheim museoan.
Manpowereko grebak ez du aldaketarik suposatuko Guggenheimeko bisitarientzat

Manpowereko grebak ez du aldaketarik suposatuko Guggenheimeko bisitarientzat

Lan etenaldiak egiteko deialdia aretoetako orientatzaileei baino ez zaie zuzentzen

elcorreo.com

Domingo, 24 de julio 2016, 03:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren ostegunean Manpower Group Solutions-eko langileek greba deialdi bat egin dute. Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazi nahi du egun horretan betiko moduan zabalik egongo dela bisitarientzat. Izan ere, lan etenaldiak egiteko deialdia aretoetako orientatzaileei baino ez zaie zuzentzen. Zerbitzu horri esker bisitariei erakusketei buruzko argibide osagarriak eskaintzen zaizkie eta, etenaldia egitekotan, orientzaileen zerbitzua geldituko litzateke bakarrik. Hala ere, beti bezala, arte-programazioari buruzko ezagutza sakona eskuratu ahal izango dute egun horretan bisitariek doako entzuteko gida eta gidaridun bisitei esker. Etenaldiak ez du inolako eraginik Bisitarientzako zerbitzuetan, Informazio-mahaian, Txarteldegian ez eta Dendan ere, zerbitzu horietan Museoko langileak jarduten baitira.

Egun Guggenheim Bilbao Museoak Manpower enpresarekin duen kontratua hezkuntza-jardueretan laguntza osagarria emateko da eta irailaren 30era arte dago indarrean. Enpresa horretako langileen lan-baldintzak arautzea Guggenheimari ez badagokio ere, datorren ikasturtean zehar eskainiko diren hezkuntza-jardueren gorabeherakoak aztertzen ari dira Museoan, Manpower-eko langileek egindako proposamenen arabera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios