Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria

Abusu eta Txurdinagako kiroldegiak hobetuko dituzte

Proiektu horiekin, Bilbao Kriolak erakundeak erabiltzaileentzako zerbitzuak areagotu eta erosotasun handiagoa eskaini nahi du

elcorreo.com

Miércoles, 29 de junio 2016, 23:55

Abusu eta Txurdinagako kiroldegietako instalazioak hobetzeko lanak hasiko ditu bihar Bilboko udalak. Proiektu horiekin, Bilbao Kirolak erakundeak erabiltzaileentzako zerbitzuak areagotu eta erosotasun handiagoa eskaini nahi du.

Publicidad

Zehazki, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, bi izango dira Abusuko kiroldegian egingo diren obrak: igerileku estalian eta frontoian. Igerileku estalian sabai aizun berria jarri eta leihoak akaberekin estaliko dira sarbidea errazteko. Frontoian, berriz, ikusleen aldea osorik eta kantxaren zati bat itxiko dira, urik eta haizerik sar ez dadin eta, hortaz, inguruan dabiltzanak erosoago senti daitezen.

Hobekuntza lan hauek egiteko aurrekontua 134.000 euro da, eta amaitzeko epea bi hilabete. Horrela, 2016-2017 denboraldia hasten denerako, erabiltzaileek aisialdirako premietara egokitutako kirol instalazioak prest izango dituzte.

Bestalde, Txurdinagako kiroldegian, igerileku estaliko metalezko egitura saneatu ez eze, haurrentzako igerilekua ere girotuko da, kristalezko itxitura jarrita eta berotze sistemak indartuta. Bi squash pistetako hormak eta zoruak ere konponduko dira.

Udan egingo dira hiru obra horiek, ahalik eta endredorik gutxien eragiteko eta erabiltzaileen premietara egokitutako instalazioak edukitzeko datorren denboraldirako. Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bidez, 221.285,57 euroko aurrekontua erabiliko du.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad