Olatz Ganboa eta Mikel Losadak 'Alde Zaharreko maitaleak' aurkeztuko dute Arriagan

Olatz Ganboa eta Mikel Losada dira obrako protagonistak./
Olatz Ganboa eta Mikel Losada dira obrako protagonistak.

Gaur eta bihar arratsaldeko 20:00tan taularatuko da komediatik asko duen baina mina eta sufrimendua ere badituen antzezlana, Patxo Telleriaren zuzendaritzapean

ELCORREO.COMbilbao

Arriagako hurrengo Gelatxoak ere Shakespeare izango du protagonista. Orain Olatz Ganboa eta Mikel Losada antzezleen txanda izango da, dramaturgo ingeles handiaren antzerkiarekin jolasteko. Agertokian defendatuko dute Alde Zaharreko maitaleak, ukitu metateatralak eta komedia asko, baina baita mina eta sufrimendua ere, dituen Patxo Telleriaren oso testu berezia. Egilea bera da antzezlanaren zuzendaria, Getari Etxegarairen laguntzarekin.

Shakespeareri buruzko testu hau serioa ala lelokeria den galdetuta, «patxotada» gisa definitzen du egileak umorea erabiliz. Modu batera edo bestera, Patxo Telleria ausardiaz hurbiltzen da Shakespearengana, erreberentziaz baino gehiago, haren ikuspegi inozoenari nagusitasuna emanez. Horrela, lotsarik gabe, dramaturgo ingelesaren antzezlan dramatikoenetako eszenak erabili ditu antzezpenaren gozamenaren neurrira egindako antzerkiko jostailua eraikitzeko. Izan ere, antzezleena eta antzezleentzat egindako lanaren aurrean gaude. Hori dela eta, Olatz Ganboa eta Mikel Losada asko jolastuko dira agertokian.

Alde Zaharreko maitaleak lana Arriaga Antzokian ikusi ahal izango da lehen aldiz, bihar, asteartean, ekainaren 7an, arratsaldeko 20:00etan. Etzi, asteazkenean, hurrengo egunean, lan bera gaztelaniaz estreinatuko da, talde artistiko berberarekin. Los amantes del Casco Viejo asteazkenean, ekainaren 8an, arratsaldeko 20:00etan, ikusi ahal izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos