Bilboko kirol udalekuetan hutsik dauden plazak betetzeko izena emateko epea zabaldu da
Guztira, 133 gaztek parte hartu ahal izango dute 'Udan primeran kirola eginez' programan
elcorreo.com
Viernes, 3 de junio 2016, 00:29
Bilboko Udalak 'Udan primeran kirola eginez' programan hutsik dauden 133 plazak betetzeko epea zabaldu du herritarrentzat, Bilbao Kirolak erakundearen bidez. Gazteen artean kirola sustatzeko ekimenak dira, eta kirola eta jolasa uztartuko dute, gurasoei lana eta familia uztartzen laguntzeaz gain.
Publicidad
'Udan primeran kirola eginez' euskaraz eta gaztelaniaz egingo da, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat da. 59 plaza eskaintzen dira 6 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteentzat, Errekaldeko eta San Ignazioko kiroldegietan, 09.00etatik 14.00etara. Uretako jolasak, igerilekua, saskibaloia, eskubaloia, areto futbola, beisbola, herri kirolak, tenisa, esku pilota, pala eta beste jarduera osagarri batzuk egongo dira. Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioaren bidez eman behar da izena: 94 441 31 81.
Halaber, 6 eta 12 urte bitartekoentzako "Udan primeran kirola eginez" programa Artxandako, Deustuko, San Ignazioko eta Txurdinagako kiroldegietan egingo da. Besteak beste, uretako jolasak, igerilekua, jolas herrikoiak, taldeko kirolen hastapena, herri kirolak, tenisa, padela (Artxanda eta San Ignazion), esku pilota eta pala egongo dira. Kategoria honetan 30 plaza daude hutsik.
Gainera, 13 eta 15 urte bitartekoentzako eskaintzan zortzi plaza daude hutsik. Errekaldeko kiroldegian izango da programa hau, 09.00etatik 14.00etara, eta uretako jolasak, taldekako kirolak, herri kirolak, tenisa, esku pilota eta pala eskainiko ditu, jarduera osagarriekin batera. Bestalde, erritmikoaren udako campusean plaza bakarra dago hutsik, Txurdinagako kiroldegian, Artxandan egingo den dantza modernoko udako campusean bezala. Deustuko campusean, uztailaren 11tik 15era bitartean, 17 plaza eskaintzen dira. Azkenik, San Ignazioko kiroldegiko pala eta raketako udako campusean 17 plaza daude.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión