Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
Abusuko Ibaieder parkea, Bilbon.

Abusu auzoko Ibaieder parkean zuhaitzei buruzko azalpenak emateko plakak jarriko dira

Gaur aurkeztuko da bertako eskoletako ikasleek ingurumena hobetzeko prestatu duten proiektua

elcorreo.com

Martes, 19 de abril 2016, 00:22

Ibaizabal institutuko, Zamakola-Juan Delmas herri-ikastetxeko eta Abusu ikastolako irakasleek eta ikasleek, Abusu Sarean elkartearekin batera ingurumena hobetzeko garatu duten proiektua aurkeztuko dute. Ibaieder parkean aplikatuko da.

Publicidad

Eskolako Agenda 21 programa koordinatzen duen Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko zinegotzi ordezkari laguntzailea eta udalaren arduraduna den Inés Ibáñez de Maeztu Izaguirre andreari aurkeztuko diote ikasleek eta irakasleek prestatu duten proiektua, parkean zuhaitzei buruzko azalpenak emateko plakak jartzeko dena.

Ibáñez de Maeztu andreak azaldu duenez, proiektu honek baditu zenbait xede: ingurumena hobetzeko proiektuetan ikasleek parte hartzea, ingurumena zaintzeko eta hobetzeko auzoko elkarteek eta herritarrek inplikazioa edukitzea eta parkeko florari buruzko ezagutzak zabaltzea.

Ibaider parkea, 1983ko uholdeen ostean sortu zuten, Ibaizabal auzotik urruntzeko egindako lanen ondorioz. Zuhaitz espezie asko ditu, Kantauri isurialdeko eta beste ekosistema batzuetako 50en bat zuhaitz eta zuhaiska-espezie daude. Ginkgo zuhaitza, jatorria Txinan duena, gure parkeetan aurkitzea oso zaila da.

Sustatzaileek azaldu dutenez, aspaldikoa asmoa zen auzoan parkeko dibertsitatea erakustea eta hain preziatua den txoko honen aberastasunaren azalpenak ikusgai jartzea. Abusuko herritarrentzat ezezik, beste auzo batzuetako herritarrentzat ere onuragarria izango da, Abusuko parkera etorri eta espezien berri bertartik bertara eduki ahalko dutelako. Ikasleek, irakasleek lagunduta, parkeko zuhaitz eta zuhaiskei buruzko informazioa bildu dute.

Publicidad

Web-orri batean dago informazio guztia eta metalezko plakak prestatu dira informazioa ikusgai jartzeko. QR kodeak jarri dira, web-orrira bideratzeko. Bihar lehenengo plakak jarriko dira. Guztira 25 izango dira eta orain apurka-apurka prestatuko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad