Borrar
Uda honetan ume eta gaztetxoentzako ekintza ugari izango dira.

4.900 plaza ume eta gazteen udalekuetako programetarako

Ekimenotan dinamika atseginak eta entretenigarriak eskaintzen dira euren hezkuntza eta gizarte mailako prozesurako, eta aukera ematen zaie jarduera ludikoak eta kirola egiteko

elcorreo.com

Miércoles, 6 de abril 2016, 00:32

Bilboko Udalak 4.888 plaza eskainiko ditu 3tik 17 urtera bitarteko ume eta gazteentzat euren aisialdian parte har dezaten 'Udalekuak', 'Udako Jolastokia' eta 'Udan primeran kirola eginez' programetan. Ekimen horietan dinamika atseginak eta entretenigarriak eskaintzen dira euren hezkuntza eta gizarte mailako prozesurako, eta aukera ematen zaie jarduera ludikoak eta kirola egiteko. Era berean, udal programazio honen bidez, euskararen eta ingelesaren erabilera bultzatuko da aisialdian ere. Azkenik, Udalak honelako eskaintzekin gurasoei familia eta lana bateratzeko era ematen zaie umeak oporretan diren bitartean.

Bilboko Udalak dagoeneko zabalduko du programetan aurreinskripzioa egiteko epea. Epe hori apirilaren 11n (astelehena) amaituko da. Programa horiek Gazteria eta Kirol Sailak antolatu ditu eta ekaineko azken astetik iraileko lehenengora arte gauzatuko dira.

Aurten jardueren lema: 'Bost zentzumenekin ondo pasatzen' da eta gastronomiaren ingurukoak izango dira. Ikuspuntu zabal batetik, kultura, inguruarekiko erlazioa, natur baliabideak, elikagaien osaera eta artea (pintura eta argazkiak) ere landuko dira.

'Eguneko udalekuak'

Eguneko Udalekuak 6 eta 11 urte bitartekoentzat da, 2004-2009 aldian jaiotakoentzat. 2.085 plaza eskaini ditu udalak. Aurreko urteetan bezala, Eguneko Udalekuetan familiek astebete, bi edo hiru aste aukeratu ditzakete ekaineko azken astetik hasita eta iraileko lehenengo astean amaituta. Uztailean hilabete osoan dago eskaintza. Abuztuan Aste Nagusiko astean, hilaren 22tik 26ra ez da programa egongo; beste asteetan bai.

Hizkuntza nagusia ingelesa izango da. Uztaileko lau asteetan ingelesa eta euskara konbinatuko dira: goizez eta jatorduan ingelesa erabiliko da eta arratsaldez euskara.

'Udako jolastokia'

Udako Jolastokia programan 688 plaza eskaintzen dira, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat 2010-2012 urteetan jaiotakoentzat. Umeek astebete edo bitan har dezakete parte uztaileko lehenengo aste bietan. Jarduerak ele bietan izango dira. Hala ere, euskara izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia. Plazak Bilboko zortzi barrutietan eskaintzen dira. Aste bakoitzean plaza-kopuru hauek hain zuzen: 24 plaza Abandon Sánchez Marcos LHIn; 40 plaza Zazpi Kaleetan, Arategizar kaleko 2an; 56 plaza Deustun; 56 plaza Castañosen; 24 plaza Otxarkoaga; 56 plaza Begoñan; 48 plaza Iralan eta 40 plaza Zorrotzan.

'Udan primeran kirola eginez'

Bilbao Kirolak-ek antolatutako 'Udan primeran kirola eginez' programaren helburua kirolaren praktika bultzatzea da umeen artean eta, horretarako, kirol askoko plan ludikoa eta atsegina eskaintzen du ekaineko azken astetik uztaileko azkenekora arte.

Aurtengo eskaintza, euskaraz eta gaztelaniaz, honela dago banatuta: alde batetik, dibertsitate funtzionala duten 6-17 urteko gaztetxoentzat 60 plaza egongo dira eta, bestetik, 1.845 plaza 6-12 urteko umeentzat eta, azkenik, 210 plaza 13-15 urteko gaztetxoentzat.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 4.900 plaza ume eta gazteen udalekuetako programetarako

4.900 plaza ume eta gazteen udalekuetako programetarako