Bilbao Kirolak- ek programazio berria antolatu du udal kiroldegietan fitness aretoetarako
Hamar minutuko hamaika modalitate berri aurkeztuko dira, goizez eta arratsaldez hiriko hamar kiroldegitan
elcorreo.com
Jueves, 31 de marzo 2016, 00:09
Fitnessaren eskaintza udal kiroldegietara doazen pertsonen eskarira egokitzeko eta kirol horretarako zaletasuna duten pertsonak erakartzea da ekimen honen helburua. Horretarako, Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bitartez, programazio berria taxutu du Udal kiroldegietan fitness aretoetarako.
Publicidad
Programa ugari eta berria kiroldegi hauetan jarri da abian: Artxandakoan, Atxurikoan Kasillan, Deustukoan, Miribillakoan, Abusukoan, Errekaldekoan, San Ignaziokoan, Txurdinagakoan eta Zorrotzakoan.
Bilbao Kirolakek fitnessaren hamaika modalitate berri aurkeztuko ditu, aretoaren barruan zein kanpoan egin daitekeena. Iraupena, berriz, hamar minutukoa. Fitness ikastaroak egiten ari diren pertsonek dohainik izango dute eskaintza, eta ikastaroa egiten ari diren kiroldegietan informazioa eskatu behar izango dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión